Memoria «berpiztuz»

'Amerikanoen jaraunspena' eta 'Mugi hitzen musikan' erakusketek iragana eta geroa elkartuko dituzte Hendaiako Mendi Zolan gunean

2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Amerikanoen jaraunspena eta Mugi hitzen musikan erakusketak jarriko dituzte Hendaian (Lapurdi). Iraganeko euskaldunen istorioak etorkizuneko euskal kulturgintzarekin lortuko dituzte. Mendi Zolan kulturgunean izango dira erakusketak, gaurtik irailaren 1era arte.

Kepa Etxandik «Ameriketatik itzuli ziren euskaldunen memoria berpizteko» sortu zuen Amerikanoen jaraunspena argazki erakusketa, 2010ean. Argazkiak eta testuak dituzten hamar panelek osatzen dute haren lana. 1999an, argazkilari baionarrak arbaso baten aztarnak bilatu zituen Argentinan. Lau urteren buruan, lehenengo bidaia egin zuen Argentinara. Orduz geroztik, Ameriketatik itzuli ziren euskaldunen inguruko ikerketan aritu da lanean.

Euskal kantak digitalizatuta

Mugi hitzen musikan lanak euskal kantugintza du oinarrian: 120 euskal kanta entzuteko aukera ematen duen aplikazio bat erakutsiko dute. Bi ukipen pantaila jarriko dituzte, lau hizkuntzatan, 2008an sortutako aplikazioa erabiltzeko. Abestiak entzuteko, aldiz, entzungailuak egongo dira. Erakusketa osatzeko, euskal kantugile eta bertsolarien 11 argazki jarriko dituzte. Irudietan Maite Idirin eta Benito Lertxundi kantariak eta Mattin Treku eta Xalbador bertsolariak agertuko dira, besteak beste.

Erakusgela asteazkenetik larunbatera bitartean egongo da irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Euskal Kultur Erakundeak antolatu du erakusketa; doakoa izango da.

'Amerikanoen jaraunspena'eta 'Mugi hitzen musikan'

Gaurtik irailaren 1era arte,Hendaiako Mendi Zolankulturgunean (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.