Albistea entzun

Ibiliz historia ikastea

Urdaibaiko biosfera barruan hainbat ibilbide egin daitezke, eta, aldi berean, historia ezagutu. Ereñozar bisitatzeko aukera izango da gaur

Maialen Unanue Irureta -

2018ko abuztuak 16

Gernikako (Bizkaia) itsasadarreko toki guztietatik ikus daiteke Ereñozar ermita: Ereño mendiaren gailurrean dago, Santimamiñeko kobazuloen gainean. Urdabaiko biosferan dauden leku historikoetako bat da, eta horixe bisitatzeko aukera izango da gaur, Ibilbide Historikoak programaren barruan.

Ereño ez da mendi altua, 447 metro ditu, baina, hala ere, bi ordu eta erdiko ibilaldia dela aurreikusi dute. X. mendean eraiki zuten ermita, gailurrean: egitura laukizuzena du, harrizko hormak, eta aulki sailak izkinetan. Bi mazelako teilatua du, baita atari zabala ere; mendi babesleku bat ere badu, hegoaldeko hormari itsatsita. Ermitatik, Urdaibaiko biosferaren eta Durangaldeko mendien bista ederrak daude.

Kobazulo moduko bat du ermitak barruan, eta Paleolitoko aztarnak topatu dituzte han. Horrez gain, ermitaren barruan hilobiak daudela esaten da, baita inguruko bakarrak ez direla ere.

Beste lau ibilbide aukeran

Hilaren 23an, 25ean eta 30ean ere izango da Ereñozarrerako ibilbide historikoan parte hartzeko aukera. Izatez, beste hainbat egiteko aukera ere badago, Urdabaiko biosferaren barruan bertan. Bizkaiko Aldundiak antolatzen ditu bisitok, eta Arrolara (Nabarniz), Foruara, Tribisburura (Bermeo) eta Katilotxura ere (Sukarrieta) egin daitezke ibilaldiok. Etzi eta etzidamu, esaterako, Arrola ezagutzeko aukera izango da; igandean, Arrolarako ibilaldia ez ezik, Forurakoa ere egongo da.

Goiz eta arratsalde egingo dituzte bisita guztiak, 11:00etan eta 17:00etan, eta aurrez izena eman behar da parte hartu nahi izanez gero, ibilbideak@bizkaia.eus-en.

Ibilbide historikoak: Ereñozar

Gaur, 11:00etan eta 17:00etan, Ereñotik abiatuta (Bizkaia).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

Euskara, batukadaren martxan

Jendez eta zubiz betetako errioa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...