Albistea entzun

Folkaren bidez batuta

Bidasoa Folk jaialdia egingo dute gaurtik igandera Hondarribian, Irunen eta Hendaian: kontzertu bat emango dute egun eta herri bakoitzean

Maialen Unanue Irureta -

2018ko abuztuak 17

Gaur abiatuko da Bidasoa Folk jaialdia. Hemezortzigarren aldia du Bidasoaren bueltan antolatzen duten ekitaldi horrek. Hondarribiko, Irungo (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) udalek antolatzen dute jaialdia: kontzertu bat izaten da egun eta herri bakoitzean.

Los Sabandeños taldeak hasiko du jaialdia gaur, Hondarribiko Arma plazan, 21:30ean. 1966an sortu zuten taldea, Kanaria uharteetan, Sabandan (Espainia): unibertsitateko ikasle multzo bat biltzen hasi zen ostiralero, parranda giroan, eta azkenerako konpromisoa hartu zuten uharteetako musika babesteko eta hedatzeko. Hala, 95 lan argitaratu dituzte honezkero, eta hango musika tradizionalaren erreferente nagusienetako bat bihurtu dira; itsasoa eta historia tarteko, taldearen abestiek Europako, Amerikako eta Afrikako eraginak dituzte.

Atrebentziaren alde ona

Irunek hartuko dio lekukoa bihar Hondarribiari: Sharon Shannonek kontzertua emango du Urdanibia plazan, 21:00etan. Shannonek ikusleei ustekabeak ematea du gustuko, eta kemen horrek ikur bihurtu du, bi hamarkadatik gorako ibilbidean. Trebea da eskusoinuarekin, biolinarekin zein flautarekin, eta jakin-minak hainbat musika estilo probatzera eraman du: musika klasikoa, reggaea edo hip-hopa, besteak beste.

Hendaian amaituko da jaialdia, etzi, Zokoburun, Dyaa Zniber & Groupe Patriomoine de la Musique Andalouse Marocaine taldearekin: 20:30ean izango da kontzertua. Horren aurretik, Alma Gitanak dantza saioa emango du 19:00etan.

Bidasoa Folk jaialdia

Gaurtik igandera, iluntzeetan, Hondarribian, Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

Kolorez jantzi dute Errenteria

Jendez eta zubiz betetako errioa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.