Proposamenak

Hamarkada bati agur

Azken aldia du Donibane Lohizuneko Baleapop musika garaikidearen jaialdiak. Antolatzaileen arabera, «luxuzkoa» izango da

ane insausti barandiaran
Donibane Lohizune
2019ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Eder den guzia, zoragarri den guzia, noizbait bukatzen baita; Donibane Lohizunen izanik ere». Hala diote Moi Moi kolektiboko antolatzaileek Baleapop jaialdiaren azken aldiaren inguruan. Gaurtik igandera bitartean ospatuko dute musika eta arte garaikidearen festa hori, hamargarrenez eta azken aldiz, Donibane Lohizunen (Lapurdi).

Urtarrilean iragarri zuten azkena izango zela. Dukontenea parkean ospatuko dute, eta zabalik egongo da 16:00etatik 03:00etara. Abuztuko azken astean egin ohi zuten jaialdia, baina aurten aurreratzea erabaki dute, G7koen goi bilerarekin bat egin ez dezan.

Musikari lotuta, badira lehen aldiz izango direnak, eta baita errepikatuko dutenak ere. Esate baterako, Connan Mockasin— jaialdiko 3. aldiko izarra—, Etienne Jaumet eta Forever Pavoten saioez gozatu ahal izango da. Mockasin apustu garrantzitsua izan zen edizio hartan, eta, hain gustura egon zen, astebetez geratu baitzen Euskal Herrian.

Arte garaikideari dagokionez, besteak beste, Jimmy Richer eta Octave Courtin artista plastikoak izango dira jaialdian, eta Mathieu Calmeletek dantza garaikideko ikuskizun bat egingo du gerturatutako jendearentzat.

Sarrerak www.baleapop.com webgunean daude eskuragarri. Ostiral eta larunbaterako txartelak ordaindu behar dira, eta bi egunetarako edo egun bakarrerako sarrerak eros daitezke. Igandeko bazkarirako ere salgai daude tiketak.

Aldi berezi honetarako gonbita egin dute antolatzaileek: «Luxuzko aldia izanen da, sekula baino ederragoa... Inoiz baino plazer handiagoa eginen liguke zu han ikusteak».

Baleapop Jaialdia



Gaurtik igandera bitartean, Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.