Euskal kulturan sartuz

Musika eta dantza emanaldiak dira Irungo berrogeigarren Euskal Jirako protagonistak. Umeentzako gaztelu puzgarriak jarriko dituzte goizean

2018ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Euskal Jira ospatuko dute gaur, Irunen (Gipuzkoa). Goizetik gauera, egitarau betea prestatu dute antolatzaileek: ekitaldi gehienak Urdanibia plazan izango diren arren, Irungo hainbat kaletan entzun eta ikusi ahalko dira txalaparta doinuak eta musika eta dantza emanaldiak, 09:00etan hasita. Urdanibia plazan, 10:00etan irekiko dute taberna: txistorra jateko eta sagardoa edateko aukera izango dute han biltzen direnek. 10:30etik aurrera, berriz, tokiko produktuak salduko dituzte, plazan. Herri kirolak, bestalde, 10:45ean hasiko dira. Euskal Jiran parte hartzen duten gurdien erakusketa eta bertso saioa hasiko dira 12:00etan; dantzarien saioak, ostera, 12:15ean izango dira.

Haurrak ere, festan

Eguerdirako bazkaria antolatu dute desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeentzat, Irungo Atsegina elkartean. Desfilea, bestalde, 18:00etan abiatuko da Mendelu kaletik, eta Irungo kale eta plazetatik barrena ibili ostean, Urdanibia plazan amaituko dute ibilbidea.

Bazkalostean, berriz irekiko dute taberna, gauerdira arte. Musika emanaldia egingo dute 20:00etan Irungo eta Hondarribiko txistulariek, Irun Hiria musika bandarekin batera. Kontzertuaren ostean, Kemen dantza taldeak giroturiko erromeria egingo dute. Azkenik, 22:00etan, Bide Batez taldeak kontzertua emango du.

Adin guztietako jendeak parte hartuko du festan: haurrentzako gaztelu puzgarriak jarriko dituzte 10:00etatik 14:00etara, Urdanibia plazan. Atzo arratsaldean hasi eta gaur gauean amaituko da berrogeigarren Euskal Jira.

Irungo Euskal Jira

Gaur, 09:00etan hasita,

Irunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.