TVEk jokoaren industriaren inguruko telesail bat estreinatuko du

urtzi urkizu
2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Iruñean eta Madrilen grabatu zuten iaz jokoaren industriaren inguruko thriller bat: Ana Tramel. El juego telesaila. Lo que viene jaialdian aurkeztu dute fikzioa, Tuteran (Nafarroa), eta La1 kateak ekainean estreinatuko du. Gainera, telesaila Monte-Carloko jaialdian (Monako) lehiatuko da, ekainaren 18tik 22ra. Iaz ezin izan zuten telebista jaialdi hori egin, osasun larrialdiaren eraginez.

Roberto Santiago idazlearen izen bereko eleberrian dago oinarrituta telesaila, eta Santiago bera da gidoilarietako bat, Angela Armerorekin batera.

Emakumezko abokatu bat da istorioaren protagonista (Maribel Verduk jokatuko du). Anaiaren dei bat jasoko du, kasino baten zuzendaria hiltzea leporatu baitiote. Abokatuak jokoaren industriaren inguruan eratu diren zenbait sare eta trama ikertu beharko ditu handik aurrera. Aktoreen artean, Unax Ugalde (Gasteiz, 1978) dago.

TVEk Alemaniako ZDF telebista publikoarekin batera ekoitzi du fikzioa, eta ekoiztetxeak Tornasol eta DeAplaneta dira. Gracia Querejeta zinemagileak eta Salvador Garcia Ruizek zuzendu dituzte atalak.

Lo que viene jaialdian nabarmendu dute Nafarroan makina bat film, telesail eta saio ari direla grabatzen azkenaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.