PROPOSAMENAK

Bortuaren deia

Bortuaren Eguna ospatuko dute gaur Irupilen, egun guzian. Aezkoako eta Garaziko artzainek eskuz esku antolatu dute

Ainize Madariaga
2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Ezterenzubira (Nafarroa Beherea) joan, eta handik dena seinalatua dago; «Irupile aise atzemanen dujendeak», erran du Bernadette Irigoienek, Garaziko ikastolako antolatzaileak.

Egunak jende eta kabala nahasle izan nahi du. Izan ere, bortuko artzainen lana erakustea du xedeetako bat: «Artzaina bere etxean, bortuan, nola ari den lanean erakutsi nahi dugu, artzaingoa azkar baita. Eta, Euskal Herri osoan bezala, mendiak anitz etxalde biziarazten ditu», xehatu du Irigoienek. Izan ardi, zaldi edo behiak gora igorriz. Baina ez hori bakarrik: izan ere, Buru Beltza elkarteak eta Garaziko eta Azkarateko ikastolek antolatu egunak artzainen arteko topagune ere izan nahi du. Hala, 09:30etarako, ardi gasna eta ardi buru beltza-lehiaketek artzaina protagonizatuko dute. Lehentze da piriniotar behiek parte hartuko dutela.

Artzain onak, ardi onak

Bestetik, Garaziko eta Aezkoako mendi sindikatuen arteko urteroko hitzarmena izenpetzeaz gain, bien arteko harremanak «handitu» nahi dituzte. Horren lekuko,lehen aldiko Irupilen dutela gertakaria kokatu. Alabaina, artzain gehienak inguruetan finkatuak dira. «Irupile zinez bortua da; ez da deus ere ondoan», gehitu du.

08:30ean abiatuko da eguna, bertan gosaltzeko paradarekin, eta Ezterenzubiko Source de la Nive ostatutik ibilaldia abiatuz. «7 urtetik gorako edonorentzat da; hiru ordu eta erdiko itzulia, Harpean jalgiko dena. Mendia ezagutzeko parada ona da». 10:00etatik hara, merkatuak besarkatuko du hurbiltzen den oro, kalitatezko mozkinei esker. Eguerdiko aperitifatik landa, Pirinioetako migak bazkaltzeko aukera izanen du erreserbatu duenak, «tokirik ez baita gehiago gelditzen». Kasurako, taloak ere jangai izanen dira.

Bortuaren eguna



Gaur, 08:30etik goiti, Ezterenzubi Irupilen (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.