Urgull bertatik bertara

Donostiako Urgulleko hiru zentrotan udako programazioa eskainiko dute. Ekintzak antolatu dituzte haurrek Urgull gertutik ezagutzeko

Donostia
2018ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Abian da udako programazioa Donostiako Urgulleko hiru zentrotan: liburutegian, Natur Txokoan eta Historiaren Etxean. Udako egitarauak abuztuaren 31ra arte iraungo du. Zabalik egongo dira zentroak astelehenetik igandera, eta sarrera doakoa izango da. 5 urtetik gorako haurrentzako programazio berezia eskainiko dute aste barruan. Udako ekintzen helburu nagusia da aisialdia, natura eta kultura uztartzea.

Damen Baterian dago liburutegia, eta Donostia Kulturako liburutegi zerbitzuak kudeatzen du. Haurrentzako ekintza bereziak eskainiko dituzte han: ipuin kontaketak izango dira jarduera horietan protagonistak. Egunero dago irekita, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Haurrentzako ekintzak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 18:00etan.

Erakusketa berezia

Natur Txokoa, berriz, Gobernadorearen Baterian dago. Ingurumen ikasgela bat da, eta Cristina Enea fundazioak kudeatzen du. Zentroaren helburua da ingurumenaren errespetua sustatzea. Haurrentzako antolatuko dituzte natura gertutik ezagutzeko tailerrak. Astearteetan eta asteazkenetan izango dira ekintzak, 18:00etan. Zentroa egunero dago irekita, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Historiaren Etxea, azkenik, Motako Gazteluan dago. Han dago Donostiari begira erakusketa. Zentroaren eta erakusketaren helburua da Donostiako historia ezagutaraztea. Haurrek ere historia ezagutzeko aukera izango dute jarduera bereziei esker: ostiralero, 18:00etan. Zentroa egunero dago irekita, 11:00etatik 20:00etara.

Udako programazioa Urgullen

Abuztuaren 31ra arte,

Donostiako Urgullen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.