PROPOSAMENAK

Ibilbide dramatizatua

Historiaren inguruan bisita antzeztuak egingo dituzte irailean Donostian. Jadanik izena eman daiteke Oroimenaren Bidean parte hartzeko

June Romatet Ibarguren.
Donostia
2019ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako 1936ko altxamendu militar frankista ezagutzeko, Donostian bisita gidatu antzeztuak antolatu ditu udaleko Eskubide Zibiletako atalak. Bisitak iraileko larunbatetan izango dira, ordu eta erdiko luzera izango dute, eta 12:00etan eta 18:00etan izango dira.

Bisitak irailean izango diren arren, jadanik ireki da izena emateko epea, horretarako webgune honetan sartu behar da: www.komazk.com/erreserbak. Doakoak diren arren, 25 pertsonak har dezakete parte antzezpen bakoitzean. Bi hizkuntzatan egingo dituzte bisitak: irailaren 7an eta 21ean gaztelaniaz, eta 14an eta 28an euskaraz.

Antzerkiak Easo plazan hasiko dira, San Jose ikastetxetik Askatasunaren hiribidera joango dira, ondoren, Maria Cristina hotelaren kanpoaldera eta Kursaalaren zubitik jarraituko dute.

Duñike Arrizabalaga Berdintasuneko, Elkartasuneko eta Eskubide Zibiletako zinegotziaren hitzetan: «36ko gerraren hondamendiak zuzenean edo zeharka pairatu zituzten pertsona guztiei eginiko omenaldiak dira bisita antzeztu horiek». Bisita gidatuek historian kapitulu triste bat izan zuten leku eta pertsonaiak gogoratzeko eta oroimenean gordetzeko ere balio dutela adierazi du Arrizabalagak.

Antzezleak bi izango dira: Alvaro Garaialde eta Maria Alonso del Val; gidoilaria, berriz, Xabier Lopez Askasibar izango da. Aktoreek garai hartan bizi izandakoa kontatuko dute; 1936ko uztailaren 18an hasitako Errepublikaren aurkako matxinadatik, Donostia frankisten esku erori zen arte.

Bisiten informazio gehiago: (0034) 943-45 60 00 telefonoan.

Oroimenaren bidea



Iraileko larunbatetan, Donostiako Easo plazatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.