Albistea entzun

Datorren asteko estreinaldiak

Amets galduak dantzan jarriz

Uda sasoirako aproposa izan daitekeen musikal bat estreinatuko dute ostiralean Hego Euskal Herrian: 'In The Heights'. Gazte ameslari batzuen proiektuei buruz hitz egiten du
New Yorkeko auzo xume bateko zenbait gazteren ametsez mintzo da <em>In</em> <em>The Heights</em> film musikala. Goian, filmaren fotograma bat.
New Yorkeko auzo xume bateko zenbait gazteren ametsez mintzo da In The Heights film musikala. Goian, filmaren fotograma bat. IN THE HEIGHTS Tamaina handiagoan ikusi

Nagore Arin -

2021eko ekainak 12

Mary Poppins, Grease, Moulin Rouge, Les Miserables, La La Land... Asko dira estreinatu eta denbora gutxira film musikalen zerrendan leku nabarmena lortu duten film luzeak. Lan horietako zenbait dira aurretiaz aipatuak; guztiak publiko zabal eta ugari bati zuzenduak. Hala ere, badira target mugatuagoa izan duten hainbat musikal, batez ere gazteentzat egindakoak, eta, lehen aipatutako lan arrakastatsuen antzera, itzal handia izan duten lan luzeak. High School Musical, Step Up edo Go!azen dira horren adibide, eta, hain justu ere, talde horretara gehituko den musikal bat estreinatuko dute laster Hego Euskal Herrian: In the Heights (Goietan) du izena, eta ostiralean estreinatuko dute.

Filma Lin-Manuel Miranda abeslari, musikagile eta antzezlearen lan batean oinarrituta dago: Broadwayn egindako musikal bat da jatorriz 2008an estreinatu zuten, eta bere denda itxi edo ez erabaki behar duen mutil baten kontakizuna jartzen du erdigunean. Usnavi du izena pertsonaiak, baina ez da filmean agertzen den pertsonaia nagusi bakarra: gazte asko agertzen dira, baita horietako bakoitzaren amets eta proiektu ugariak ere. Hain justu ere, horixe bera da filmaren ardatza: amets horiek guztiak lortzeko egin beharreko lana eta gainditu beharreko oztopoak. Amets amerikarra eta puertorricar jatorria izatearen harrotasuna, New York bezalako hiri handi eta arrakastatsu batean.

Duela gutxi estreinatu denez, oso ibilbide laburra izan du jaialdi eta aretoetan, baina, hala eta guztiz ere, aurreikuspen oparoak egin dizkiote filmari. Elektrizatzaile, dardarkari, liluragarri, moderno edota emozioen zurrunbilo gisa izendatu dute ikusteko parada izan duten adituek, eta adierazi dute aspaldian egin diren musikal dotoreenen artean dagoela. Hala mintzatu da, adibidez, horietako bat: «Entretenimendu bizia eta ausarta da, momentu samur eta delikatuak dituena». «Aurtengo udan nahitaez ikusi beharreko filma da», esan du beste batek.

Lantaldearen lanaren emaitza izan da hori. Asko dira aurretiaz beste musikalen batean edo musikaletan lan egin duten partaideak. Jon M. Chu zuzendaria da horietako bat: Step Up musikalen bigarren eta hirugarren film luzeak zuzendu zituen, eta Justin Bieberri buruzko bi dokumental ere egin ditu.

Gidoia ez da atzean gelditzen: Lin-Manuel Miranda eta Quiara Alegria Hudesek idatzi dute. Mirandak Tony eta Grammy sariak jaso ditu hitzengatik eta musikagatik. Mirandak berak jokatzen zuen Usnaviren rola musikalean. Hamilton musikalaren sortzailea ere bada. Pulitzer sariak jaso dituzte biek.

'IN THE HEIGHTS'
Zuzendariak. Jon M. Chu.
Aktoreak. Anthony Ramos, Corey Hawkins, Stephanie Beatriz, Daphne Rubin-Vega, Dascha Polanco, Jimmy Smits, Melissa Barrera, Leslie Grace, Olga Merediz, Daymien Valentino.
Herrialdea. AEB.
Urtea. 2020.
Iraupena. 142 minutu.
Generoa. Musikala, maitasuna.

Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / @FOKU

«Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Sarriegiren Astrolabium konpainiak 'Butterfly effect' antzezlana estreinatu zuen igandean: tximeleta baten hegaldiak munduaren beste puntan sor ditzakeen olatuez, historian egindako keinuez, eta egin gabekoez.
Pierre-Andre Foix Exofair enpresako burua, Miarritzen ekoizten duten Every exoeskeletoa soinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Kanpoko hezurdura indar jokoan

Ainize Madariaga

Lan eta bizi baldintzak hobetzeko, Exofair enpresa Every exoeskeletoa ekoizten hasi da Miarritzen. Ekologikoa, erabilerraza eta denek eskuratzeko modukoa izatea du xede, partikularrak eta enpresa ttipietako langileak baititu jomugan: 30 kiloz arindu ditzake kargak.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, artxiboko irudi batean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Jaurlaritzak baztertu egin du ikus-entzunezkoen kontseilua sortzea

Urtzi Urkizu

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak esan du «nahikoa» direla gaur egun dauden egiturak eta zerbitzuak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.