Datorren asteko emanaldiak

Abiadura bortitzaren sugarra

Uda sasoian ere film esanguratsu ugari estreinatuko dituzte zinema aretoetan; tartean, 'Fast & Furious 9'. Uztailaren 2an estreinatuko dute Hegoaldean; 14an, berriz, Iparraldean

Bederatzigarren atalean ere abiadura eta autoak izango dira nagusi, sagaren berezko eta nahitaezko osagaiak baitira. FAST & FURIOUS 9.
Nagore Arin.
2021eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Bolada txarra pasatu du zinemaren industriak; bolada txarra, une zail asko bizi behar izan dituelako. Pandemiak baldintzatuta aurre egin behar izan dio testuinguru ilunari, eta, lan asko eta askoren estreinaldiak atzeratu behar izan dituzten arren, zinemagintza martxa hartzen hasi da berriz ere.

Berpizkunde horrekin batera, zinema aretoak eta antzokiak ere martxa berreskuratzen hasi dira, eta udan ere jarraipena emango diote lan horri: film esanguratsu asko estreinatuko dituzte, eta asko eta asko Euskal Herri osoan izango dira ikusgai.

Fast & Furious saga ezagunaren azken filma izango da horietako bat, Fast & Furious 9. Izenburuak dioen bezala, ekoizpen sortaren bederatzigarrena izango da, eta, oraindik estreinatu ez badute ere, laudorio askoren sorburu izango dela aurreikusten dute; izan ere, sagak jada lortua du fidelitate maila bat.

Bere erritmo biziagatik, lantzen dituen trama eta istorioengatik, eta pertsonaiengatik lortu du leialtasun hori, eta, dagoeneko, jende asko dago bederatzigarrena ikusteko gogoz. Uztailaren 2an estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, eta Ipar Euskal Herriko antzokietan, berriz, uztailaren 14an izango da ikusgai.

Betiko ildotik, betikoak

Bederatzigarren atalean ere abiadura eta autoak izango dira nagusi, sagaren berezko eta nahitaezko osagaiak baitira, eta, beste zortzi filmetan bezala, pertsonaiek misio konplexu bat bete beharko dute. Beste ekoizpenetan ere ildo berbera jarraitu ohi dute, nahiz eta pertsonaia bakoitzaren garapen pertsonala eta bilakaera ere ikusten den.

Lehen begiradan, lasaia dirudi pertsonaia nagusien bizimoduak: Dom Toretto Lettyrekin eta haren semearekin bizi da; lasai bizi ere. Baina, hala ere, etor daitekeenari adi daude; izan ere, ongi dakite ezustekoak haiei dei egin gabe etortzen direla. Halako batean, hiltzaile eta auto gidari arriskutsu batek taldea mehatxatuko du, eta, hori dela eta, Vin Diesel antzezleak jokatzen duen pertsonaiak aurre egin beharko die iraganean iltzatuta utzi zituen zauri askori.

Uztailean estreinatuko badute ere, bada denbora filma aretoetan estreinatzeko prest zegoela, baina pandemiaren aldagaia eta beste hainbat gauza tarteko, hemendik gutxira estreinatuko dute. Orain arte, gutxi batzuek izan dute ikusi eta iritzi bat garatzeko aukera, baina horietako baten esanetan, «denbora luze bat igaro eta gero, berriro norabide zuzenera itzuli da filma».

'FAST & FURIOUS 9'
Zuzendaria. Justin Lin.
Aktoreak. Vin Diesel, Michelle Rodriguez, Jordana Brewster,Tyrese Gibson, Ludacris, John Cena, Charlize Theron, HelenMirren, Kurt Russell, Sung Kang, Lucas Black, Finn Cole, Vinnie Bennett, Nathalie Emmanuel,Alexander Wraith0.
Herrialdea. AEB.
Urtea. 2021.
Iraupena. 145 minutu.
Generoa. Akzioa.

Uztailaren 2an izango da ikusgai Hego Euskal Herriko aretoetan; Ipar Euskal Herrian, berriz, 14an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.