Albistea entzun

Datorren asteko estreinaldiak

Trilogia berezi bat, filmografia baten laburpen gisa

M. Night Shyamalanen 'Glass' film berria 'Split'-en segida da, 'Unbreakable'-ko pertsonaiak berreskuraturik egina. Oraingoan ere, zuzendariak Bruce Willis aktorearekin lan egin du
Bruce Willis aktorearen ibilbideari bultzada eman zion M. Night Shyamalan zuzendariak 1999. urtean. Orain, berriz egin du protagonista.
Bruce Willis aktorearen ibilbideari bultzada eman zion M. Night Shyamalan zuzendariak 1999. urtean. Orain, berriz egin du protagonista. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2019ko urtarrilak 12

Halakorik balitz, M. Night Shyamalanek azken urteotako zuzendari gorabeheratsuaren saria eskuratuko luke. Kritikari batzuek izugarri maite dute, eta, horren ondorioz, askotan gainbaloratuta daude haren filmetako asko. Nolanahi ere, porrot handiren bat izan badu ere, onartu behar zaio errentagarritasun ekonomikoa, ikuskizuna eta gutxieneko kalitatea uztartzeko abilezia.

Iragan mendearen akaberan ezaguna egin zen Shyamalan. 1999. urtea zen, eta The Sixth Sense urteko pelikuletako bat bihurtu zen, arrakasta komertziala eta kritikaren txaloa bat etorri baitziren orduan. Kontua ez zen horretan gelditu, eta, urteen poderioz, klasiko txiki bihurtu da filma.

Besteak beste, bi gauzatarako balio izan zuen The Sixth Sense-k. Batetik, Bruce Willisen ibilbideari beste bultzada bat emateko; hortik aurrera eta hainbat urtez, Hollywoodeko aktorerik kotizatuena bihurtu zen. Bestetik, thriller fantastikoaren azpigeneroa berritzeko balio izan zuen, nahiz eta filmak berrikuntza gutxi izan. Nolanahi ere, aurrerantzean segitu beharreko eredua bihurtu zen Shyamalanen filma.

Arrakasta itzela digeritzeko denborarik izan gabe, hurrengo urtean berriz aritu ziren elkarrekin zuzendaria eta aktorea, Unbreakable filmean. Samuel L. Jackson aktorea ere batu zen proiektura. Filmak ez zuen espero zuten harrera izan, eta nahiko oharkabean pasatu zen.

Gainbehera artistikoa

Gerora, nahiko diskretua izan da Shyamalanen ibilbidea. Film bakoitzarekin aurreikuspen handiak izan, bai, baina horiek nekez betetzen zituen. Horrela joan zen hamarkada luze bat: The Village, Lady in the Water, The Happening... Aurrekontu handiko abentura filmetan ere saiatu zen —The Last Airbender, After Earth—, baina emaitza are okerragoa izan zen.

Telebistatik Wayward Pines sailarekin pasatu ostean, 2015eko The Visit-ekin inflexio puntu batera ailegatu zen zinemagilea. Beldurrezko film txikia zen hura, baina aretoetan oso harrera ona izan zuen.

Beste arrakasta bat kateatu zuen 2016an: Split, orain estreinatuko duen Glass-en aurrekari zuzena. Berriro ere thriller psikologikoan murgilduta, 23 izaera diferente dituen pertsonaia bat zen protagonista.

Arrakasta aprobetxatuta, Glass ez da soilik Split-en segida; era berean 2000. urtean egin zuen Unbreakable horrekin ere lotzea lortu du, orduan Bruce Willisek jokatzen zuen rola berreskuratuta. Era berean, pelikula horretan muntaketa gelan baztertu zituzten hainbat irudi berreskuratu dituzte. Modu horretan, hiru pelikulak lotu, eta trilogia berezi bat egin du zuzendariak.

Split amaitu zen horretan hasten da Glass; David Dunnen atzetik jarriko da protagonista, eta tarteka Piztia izeneko izakiarekin eginen du topo. Bigarren maila batetik, denen sekretuak ezagutzen dituen Elijah Pricek gertatzen ari den guztiari arretaz erreparatuko dio.

'GLASS'

Zuzendaria. M. Night Shyamalan.

Aktoreak.James McAvoy, Bruce Willis, Samuel L. Jackson, Sarah Paulson, Anya Taylor-Joy.

Herrialdea. AEB.

Urtea. 2019.

Iraupena. 129 minutu.

Generoa. Thrillerra.

Asteazkenean estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta ostiralean Hego Euskal Herrian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...