Piperrari izena emanez

Piperrari eskainitako azoka berezia egingo dute bihar Gernika-Lumon. Bizkaiko 38 ekoizle egongo dira, eta piper pintxoak dastatzeko aukera

Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Gernika-Lumok (Bizkaia) izena eman dio piperrari, eta bata bestearen jarraian doazen bi hitz direla dirudi askotan: Gernikako piperra. Barazkiak izena eman dio Gernikari, eta baita alderantziz ere. Elkarren arteko harremana estua da, beraz, eta, horren lekuko, azoka berezia egingo dute bihar Busturialdeko herriko merkatu plazan. 09:00etan zabalduko dira ateak, eta 14:30 arte piperra izango da protagonista nagusia.

Hilabetero, lehen larunbatean azoka bereziak egiten dituzte Gernika-Lumoko merkatuan, eta horietan elikagai edo edari jakin bat izaten da protagonista. Biharko azokan, piperra nabarmenduko da, eta horren lekuko izango dira eskainiko diren pintxoak. Piperrekin egindakoak izango dira postuetan. Denetara, Bizkaiko 38 saltzaile inguratuko dira Gernika-Lumora, eta horietatik bederatzik eskainiko dituzte piperrak euren postuetan.

Protagonismo berezia piperrak izango du, baina, hilabeteko lehen larunbatetako azoka berezietan bezala, eskulangileek ere euren txokoa izango dute. Ehungintza, larrua, bitxiak, zeramika, zestoak eta bestelako hainbat produktu erosteko aukera egongo da. Eta, horiekin guztiekin batera, ohiko legez, inguruko ekoizleak ere Gernika-Lumoko merkatu plazan egongo dira.

Erosketak egitera bakarrik ez dira joango Gernikara. Haurrentzako jolasak ere egongo dira azoka egiten den bitartean, eta, horrekin guztiarekin batera, «musika eta giro alaia» egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Azokara joan ahal izateko, Bidebusek —Gernika-Lumoko autobus zerbitzua— zerbitzu berezia eskainiko du. Herriari izena ematen dion produktua baita piperra, eta hari eskainitako azokak berezia izan behar baitu derrigor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.