Albistea entzun

Laborariek Lur Berri kooperatiba blokeatu dute, zuzendariaren kontra

Arto hazien saileko zuzendariordea kanpo eman izana salatu nahi izan dute ekintzarekin. Bilkura eskatu diote Lur Berriko lehendakariari
Pankarta bat ezarri dute laborariek kooperatiba aitzinean, sarrera blokeatzeko.
Pankarta bat ezarri dute laborariek kooperatiba aitzinean, sarrera blokeatzeko. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko urtarrilak 7 - Baiona

Arto-hazi egileen sindikatuak Aiziritzeko (Nafarroa Beherea) Lur Berri kooperatiba blokeatu zuen atzo goizean, Olivier Gemin zuzendariaren jarrera salatzeko. Hogeita hamar bat laborarik kooperatibaren sarrera itxi zuten traktoreekin, Gemin diktadurari ez, langileak=nagusiak lelopean. Joan den abenduaren 20an, Olivier Antonin arto hazien saileko zuzendariordea kanpo ematea erabaki zuen Geminek, eta horrek lehertu du egoera.«Diktadura» bat ezarri izana leporatzen diote laborariek; kooperatibako erabaki guziak berak bakarrik hartzen dituela, alegia. «Hau ez da gehiago kooperatiba bat, Geminen enpresa da», salatu du Olivier Auzki laborariak.

Joan den apirilean iritsi zen Antonin Lur Berri kooperatibara, eta laborariak eta langileak pozik ziren harekin zuten harremanaz. «Zinez balio handiko gizona da, laborariengandik eta pertsonengandik hurbilekoa. Erraza zen harekin mintzatzea; proiektu anitz bazuen», esplikatu du Auzkik. Besteak beste, ingurumenaren arloan urratsak egiteko borondatea zuela azpimarratu du. Baina zuzendariordearen eta Gemin zuzendariaren artean harremanak txartu dira azkenaldian, eta, Eguberri aitzin, zuzendariordea kanporatzea erabaki zuen Geminek. Abenduaren 20tik, arto hazien sailak ez du gehiago zuzendariorderik. «Ofizialki erran dute ez dituela bere helburuak bete, baina badira batzuk aise lehenagotik hor direnak eta ez dituztenak helburuak bete, eta horiek ez dituzte kanpo eman», deitoratu du Auzkik.

Laborarien hitzetan, Lur Berriko administrazio kontseiluak eta Sauveur Urrutiagerre lehendakariak beti utzi izan diote nahi duena egiten Gemin zuzendariari. Langileak kexu dira nola ematen dioten hainbeste botere. «Laborariek beti negar egin behar dugu zerbait lortzeko», salatu du Auzkik, Euskal Irratietan. «Lur Berri kooperatiba bat da, alta, Olivier Gemin zuzendariak erabakitzen du dena, administrazio kontseilua abisatu gabe. Administrazio kontseilua ez zen jakinean ere Antonin kanpo ematea erabaki zuela». Laborariek osatua da administrazio kontseilua, baina batzuek beren abantaila aurkitzen dutela dio Auzkik. Haren hitzetan, ez da lehen aldia Geminek halako kanporatzeak erabakitzen dituela. «Ez bazara ados harekin, kanpo ematen zaitu», salatu du. Langileen artean beldur giroa zabaldua dela iradoki du.

Lehengo astean Eric Narbaits izendatu zuten Lur Berriko lehendakari gisa, eta hitzordu bat eskatu diote egoera aipatzeko. Atzo, Sauveur Urrutiagerre lehendakari ohiarekin eta Gemin zuzendariarekin bildu ziren protestan ziren laborariak, baina ez dituzte haien eskaerak onartu. Oraingoz, blokeatzea ekintza bertan behera uztea erabaki dute, eta heldu den astelehenean sindikatuaren bilkura egitekoa dute, hemendik aitzina egitekoa gogoetatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

ELAk hauteskunde sindikaletarako prestatu duen kanpainaren aurzkezpena. ©Berria

Sindikatuek ordezkarien erdiak izango dituzte jokoan hurrengo hilabeteetan

Imanol Magro Eizmendi

ELAk %36ko ordezkaritza du Hego Euskal Herrian, eta kopuru hori hobetzeko asmoz aurkeztuko da hauteskunde sindikaletara. Ordezkarien %47 berrituko dira urritik ekainera arteko tartean.

Nord Stream 1 gasbidea, Alemanian sartzen den puntuetak batean ©STEFAN SAUER (Efe)

Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak

Jokin Sagarzazu

Gertakariak ez du eraginik izango Europarako gas horniduran, gaur egun bi gasbideak zerbitzuz kanpo baitaude. Zer gertatu den ikertzen ari dira.

Macron, Sant Nazaerko parke eolikoaren inaugurazioan. ©STEPHANE MAHE / EFE

Parisek arindu egin nahi du berriztagarrien tramitazioa

Iker Aranburu

Auzoekiko atzerapena murrizte aldera, proiektu eolikoak eta fotovoltaikoak moteltzen dituzten tramiteak eta auzibideak laburtzeko lege proiektua egin du Frantziako Gobernuak

Metalgitzako langile bat jardun betean. ©Marisol Ramirez / FOKU

Metalgintzako negoziazioak: Nafarroan akordioa gertuago dago; Bizkaian, urrun

Imanol Magro Eizmendi

Nafarroako metalgintzako patronalak UGTren eta CCOOren eskaintzak aztertuko ditu. Bizkaikoak, berriz, ez du aldatu lan ituna berritzeko eginiko azken eskaintza.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...