Uko egin diete eskoletako onartze araudiaz Behatokiak eginiko eskaerei

Jone Bastida Alzuru.
2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak uko egin dio ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan ikasleak onartzeko araudiaren inguruan Behatokiak egindako ekarpenak jasotzeari. Hori dela eta, Behatokiak salatu du foru dekretuak ez duela beteko «berdintasun eta gertutasun printzipioa».

Behatokiak, besteak beste, eskatu zuen familiek aukera izan dezatela nahi duten ikastetxea eta eredu linguistikoa hautatzeko. Horrez gainera, gurasoek aurrematrikulazioan zentro guztietan nahi duten eredua adierazteko aukera izan beharko luketela ohartarazi zuen Behatokiak.Hezkuntza Departamentuak atzera bota du, halaber, behar bereziak dituzten haurren hizkuntza hautuari gertutasun printzipioa aplikatzeko eskaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.