Albistea entzun

Autoaren industriak ez du begi onez ikusi Euro 7 isuriei buruzko arau berria

Ibilgailuen fabrikatzaileek esan dute lor daitekeen hobekuntza baino «handiagoa» izango dela ibilgailuak arau berrietara egokitzeko kostua
Autoak eta kamioiak N1 errepidean, Beasain eta Olabarria artean.
Autoak eta kamioiak N1 errepidean, Beasain eta Olabarria artean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano -

2022ko azaroak 11

Erreketa motorren kutsadura gutxitzeko bidean beste pauso bat eman du Bruselak. Europako Batzordeak atzo aurkeztu zuen Euro 7 isurien inguruko arau berriaren proposamena, eta hartu dituzten erabakiek hautsa harrotu zuten autoaren industrian. Batzordearen esanetan, ibilgailu guztiek aire kutsatzaile gutxiago isuri behar lituzkete, eta, horregatik, Euro 7 proposamenak zuzenean eragingo die autoei, furgonetei, kamioiei, autobusei eta baita auto elektrikoei ere.

Bruselaren arau sortak kezka sortu die autoaren industriako fabrikatzaileei. Acea Ibilgailuen Fabrikazioaren Europako Elkartearen arabera, Batzordeak iragarritako neurriek «geldotu» egin dezakete zero isuriko ibilgailuetarako trantsizioa. Euro 7ak gehiago mugatu ditu ibilgailuen isuriak, baina fabrikatzaileen ustez, egun merkatuan dauden ibilgailuenak «ia neurrigaitzak» dira dagoeneko. Halaber, iritzi diote mugaketek ingurumenean eragin dezaketen hobekuntza baino handiagoa izango dela arau berrietara egokitzeko kostua. Martin Lundstedt (Volvo) ACEAko ibilgailu komertzialen presidentearen arabera, airearen kalitatea hobetzeko, eraginkorragoa litzateke «zero isuriko ibilgailuen inbertsioak lehenestea».

Isuririk ez egotea helburu

Azken kutsadura arauarekin alderatuta, Batzordeak ez ditu aldaketa zorrotzegiak iragarri, baina orain arte indarrean jarritakoak estutu ditu. Nitrogeno oxidoa, karbono monoxidoa, partikulak, hidrokarburoak, metanoa eta amoniakoa dira Euro 6ak 2015az geroztik mugatu zituen kutsatzaileak. Arau berriarekin, kamioiek eta autobusek isurtzen dituzten gas kantzerigenoak eta oxido nitrosoa ere erregulatuko dituzte.

Are, ibilgailuen isuriak erregulatzeko orokortasunera jo dute proposamen berrian. Euro 6 arauak autoaren araberako mugak ezarri zituen. Esaterako, gasolinazko autoek ezin zezaketen 60 mg/km nitrogeno oxidoaren muga gainditu, eta gasolio bidezko autoek, berriz, 80 mg/km-ko muga zuten. Euro 7ak, ordea, 60 mg/km-ra mugatzen du era guztietako autoen nitrogeno oxidoaren isuria. Kamioiei eta autobusei dagokienez, estutu egin dituzte orain arte ezarritako isurien mugak.

Horiez gain, arau berriak mugatu egingo ditu auto elektrikoen isuriak, eta pneumatikoek eta balaztek eragindako kutsadura mugatuko dute. Ibilgailuen barruan egongo diren sentsoreen bitartez kalkulatuko dituzte isuriak. Batzordearen esanetan, horrek «aldizkako kontrol teknikoak erraztuko ditu».

Auto arinen eta furgoneten kasuan, 2025eko uztailean jarriko da indarrean Euro 7 araua, eta ibilgailu astunen kasuan, berriz, bi urte beranduago, 2027ko uztailean. Fabrikatzaileen ustez, baina, araua betetzeko egokitu beharko dituzten ibilgailu kopurua kontuan hartuta, Batzordeak proposatutako datak «ez dira errealak».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sindikatuen banderak Hezkuntzako langileen manifestazio batean, iragan azaroan. ©Marisol Ramirez / Foku

ELA garaile hauteskundeetan, azken urtean indarra galdu arren

Iker Aranburu

Mitxel Lakuntzaren sindikatuak Hego Euskal Herriko ordezkaritzaren %36,08 dauka. Oso atzean ditu CCOO (%19,99) eta LAB (%18,95), baina hori da 2018ko azken epealdi trinkotik ordezkaritza handitu duen bakarra.

Lanbideren bulego bat, Errenterian (Gipuzkoa) ©Andoni Canellada (Foku)

Enplegua galduz hasi da urtea Hego Euskal Herrian

Jokin Sagarzazu

Lanbidek eta Lansarek 2.495 langabe gehiago erregistratu dituzte, ia denak emakumeak. Gizarte Segurantzan afiliatutakoen kopuruak ere behera egin du: 12.237 gutxiago.

Christine Lagarde EBZko presidentea, gaur. ©FRIEDEMANN VOGEL / Efe

EBZk %3ra igo ditu interesak, eta martxoan %3,5era iristeko asmoa du

Iker Aranburu

Eurogunea atzeraldian ez sartzeak eta inflazioa jaisteak ez du banku zentrala iragarritako bidetik atera. Interes tasak mugatik «urrun» daudela esan du Lagardek

Carolina Perez Toledo Cebekeko presidentea eta Fancisco Azpiazu idazkari nagusia. ©Monika Del Valle / FOKU

Cebekek enpresen lehiakortasuna handituko duen zerga erreforma bat eskatu du berriz

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko patronala «absentismo» handiaz kezkatuta dago, baina onartu du langileen zahartzeak eragina duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.