Onintza Enbeita.
BIRA

Sistema

2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Eta bat-batean konturatzen zara ez zela normala izan. Urte asko pasatu dira, baina orain badakizu ez zuela hala gertatu behar. Eta ispiluaren aurrean negarrez hasten zarenean pankartaren atzean joan zaren aldiez gogoratzen zara. Zenbat aldiz esan duzun «erasorik ez erantzunik gabe», edo zenbati lagundu diezun egoera toxikoetatik ateratzen, edo zenbat lekutan esplikatu duzun kolpeak ez direla arazo bakarra. Gogoratzen zara aldi bakoitzaz, eta orduan eta gogorragoa da zure bizipenak gogoratzea. Baina zure barruan zerbaitek badaki zergatik ez diozun inoiz inori kontatu. Eta badakizu ez zarela bakarra. Askori gertatu zaigula: mundua aldatzeko bidean, geure burua babesik gabe utzi dugula. Denboran atzera egin ahalko bazenu... baina ezin duzu. Gertatu egin zen, eta zeure buruari onartu egin behar diozu eraso egin zizutela, zure gainetik pasatu zirela, txikitu egin zintuztela. Lur erre horren gainean eraiki duzu zuk zeure burua: ustez emakume indartsua, ahalduna. Baina lurraren azpian erakutsi nahi ez dituzun gauza asko daude, egin zizkizuten gauza asko, ahal balute egingo lizkizuketen gauza asko. Kontsolazio bakarra daukazu: emakume gehienek jasan dute halako edo bestelako erasoren bat euren bizitzako momenturen batean. Ez zara zu, sistema da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.