Albistea entzun

VALENTZIA 1 - 3 ATHLETIC

Mendekua urtebetera hartu dute

Nagusitasunez lortu du Athleticek garaipena. Laugarren urtez jarraian izango dira Kopako finalerdietan
Iker Muniain Iñaki Williamsen bizkar gainera igota, gaueko lehen golaren ospakizunean.
Iker Muniain Iñaki Williamsen bizkar gainera igota, gaueko lehen golaren ospakizunean. BIEL ALIÑO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko urtarrilak 27

0-1. Muniainek (35 min.) 1-1. De Marcosek b.a. (44 min.) 1-2. Nico Williamsek (45 min.) 1-3. Vesgak p. (76 min.)

Iragan sasoian finaletik kanpo utzi zuen Valentziak Athletic, eta oraingoan Athletic izan da Valentzia kaleratu duena. Bi aldiz aurreratu ziren lehen zatian zuri-gorriak, eta bigarrenean lasaitasunaren gola egin zuen Mikel Vesgak. Gennaro Gattusoren taldeak oso arrisku gutxi eraman zuen Julen Agirrezabalaren atera, eta zaleek txistu artean agurtu zituzten etxeko jokalariak.

Lehen zatiaren amaiera eroak markatu zuen partida. Lehen ordu erdian oso gauza gutxi ikusi zen Mestallan. Hasieratik nabari zen gauza garrantzitsuak zeudela jokoan, eta finalerdietan egoteko aukera galtzearen beldurrez, tentu handiz aritu ziren bi taldeak. Partida fisikoa proposatu zuten bi taldeek, eta bi areetatik oso urrun aritu ziren.

Neurketako lehen aukeran, ordea, iritsi zen gola. Ander Herreraren erdiraketa bat Iñaki Williamsi iritsi zitzaion, eta buruz, Muniaini aukera bikaina utzi zion atezainaren aurrean. Kapitainak ez zuen barkatu, eta sareetara bidali zuen baloia; 0-1 35.minutuan.

Valentzia zer egin jakin ezinda gelditu zen golaren ostean, eta Athleticek presioa gorago eta gogorrago egiteko baliatu zuen. Zaleen purrustadek etxekoen urduritasuna areagotu zuen, eta Valverderenek berehala antzeman zuten hori. Baina Valentzia okerren zegoen unean iritsi zen berdinketaren gola. Mouctar Diakhabyk jokaldi bikaina egin zuen hegaletik, eta haren erdiraketa De Marcosek sartu zuen bere atean. 1-1 44. minutuan. Atsedenaldira iristekoa zen neurketa, baina hurrengo jokaldian, lehen zatiko azken hasperenean 1-2koa egin zuen Nico Williamsek. Valentziako atzelariak begira gelditu ziren, geldirik, eta Alex Berenguerren eta Williams anaien oinetatik igaro zen baloia area barruan. Anaiaren pasea baliatu zuen Nicok atsedenaldira aurretik joateko.

Etxekoen susperraldirik ez

Urteak dira Valentziak une gozoak atzean utzi zituela. Peter Lim iritsi zenetik noraezean dabilen proiektua da, eta sasoi honetan ere hala izango dela dirudi. Bigarren zatira atzetik joanagatik nolabaiteko susperraldi bat espero zen. Etxean jokatzea abantaila bikaina da horrelako kanporaketetan, baina Gattusoren taldeak ez zuen jakin Athletici min egiten. Jaurtiketa bakarra egin zuten Agirrezabalaren atera, eta arriskurik gabea.

Athleticek ez zuen partida osoa jokatu, baina bere lanari etekina atera zion. Bigarren zatian bizpahiru aukera izan zituzten zuri-gorriek hirugarrena egiteko, eta azkenerako lortu zuten; penaltiz. VAR-aren laguntzaz Nico Williamsi egindako penaltia adierazi zuen epaileak bigarren zatiko ordu erdia beteta zegoenean, eta Vesgak hartu zuen Giorgi Mamardaxviliren atea zulatzeko ardura: 1-3 76. minutuan.

Gauzak horrela, astelehenean Madrilen egingo den zozketan egongo da Athletic, aurrez Osasunak lortu bezala. Laugarren urtez jarraian izango dira zuri-gorriak bertan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dena prest daukate finalerako

Joxerra Senar

Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Beharbada hau da ordainsaria laster goian egoteko berriz»

Ainara Arratibel Gascon

Hamasei denboraldi daramatza talde zuri-gorrian Diezek, eta onartu du orain arteko «gogorrena» izaten ari dela. Argi du hurrengo hiru partidak gako izango direla jaisteko postuetatik erabat aldendu ahal izateko.
 ©JAVIER BELVER / EFE

Nahi bai, baina ezin

Beñat Mujika Telleria

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Osasunaren eta Mallorcaren arteko joaneko partidako argazkia. ©I. URIZ / FOKU

Etenalditik Mallorcara, San Mamesera joan aurretik

Berria

Osasunak asteartean jokatuko ditu Kopako finalerdiak, baina lehenbizi Mallorcaren aurka jokatuko du gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...