Hauteskunde kanpainako eztabaidak egiten hasiko dira gaur

urtzi urkizu
2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuko bozen kanpainan, hainbat eztabaida egingo dituzte. TVEk gaur 22:00etan ordezkari hauekin egingo du saioa: Adriana Lastra (PSOE), Cayetana Alvarez de Toledo (PP), Ines Arrimadas (Ciudadanos), Irene Montero (Unidas Podemos), Ivan Espinosa de los Monteros (Vox), Gabriel RufiƔn (ERC) eta Aitor Esteban (EAJ).

Euskadi Irratiak astelehenean 08:30ean emango du eztabaida bat. Parte hartzaileak Joseba Agirretxea (EAJ), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Roberto Uriarte (Elkarrekin Podemos), Maria Luisa Garcia-Gurrutxaga (PSE) eta Laura Garrido (PP) izango dira. Astelehenean bertan, Antena3ek, TVEk eta beste kate batzuek eztabaida emango dute, 22:00etan, bost hautagai hauekin: Pedro Sanchez (PSOE), Pablo Casado (PP), Albert Rivera (Ciudadanos), Pablo Iglesias (Unidas Podemos) eta Santiago Abascal (Vox).

ETB1en, ostegunean

Telebistan euskarazko eztabaida bakarra ikusi ahalko da: ostegunean izango da ETB1en, eta Amaia Cayerok gidatuko du. Honako hautagaiek parte hartuko dute: Joseba Agirretxea (EAJ), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Maria Luisa Garcia Gurrutxaga (PSE), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) eta Laura Garrido (PP).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.