Noiz sortua: 2020-03-25 00:30:00

'Argia' ez dute paperean argitaratuko datozen asteetan

Urtzi Urkizu -

2020ko martxoak 25
Argia-ren 2.682 zenbakia izango da bolada batean paperean banatuko duten azkena. Aldizkariak erabaki du datozen asteetan paperean ez argitaratzea, inprentako langileen eta postarien osasuna babesteko. «Argia egiten dugun langileok uste dugu ezinbestekoak ez diren lanetan ari diren pertsonek beren etxean egon behar dutela asteotan, beren segurtasunagatik. Horregatik erabaki dugu, salbuespen egoera honek iraun bitartean, astekaria ez dugula paperean inprimatuko», adierazi du hedabideak. Hala ere, www.argia.eus atarian aktualitateak ematen duena jorratzen jarraituko du.

Gaztezulo-k ere atzo iragarri zuen arrazoi beragatik ez duela aterako paperezko ediziorik.

Umorezko podcast bat

Paperean ez, baina Interneten eskaintza berriak egiten segituko du Argia-k. Esate baterako, umorezko podcast bat estreinatu berri du: Oasiko kronikak. Lehen atalak Nola dago Iñigito? izenburua du, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari erreferentzia eginez. Koronabirusaren krisiarekin lotutako albiste-txantxak, Teoren abenturak eta kalentura, erantzungailua eta Aita ernegatuak atalak ditu. Ruper Ordorikak (imitazioa) gomendatutako abesti batekin amaituko dute beti.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna