Joe Roganek 90 milioi euro irabaziko ditu urtean Spotify plataforman

urtzi urkizu
2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Spotify plataforma inbertsio handiak egiten ari da azkeneko hilabeteetan podcasten sektorean lidergo sendoa izateko helburuarekin, eta azkeneko mugimendua Joe Rogan podcastetako izarra fitxatzea izan da. Roganek berak egin du iragarpena asteon, Instagramen —9,5 milioi jarraitzaile ditu—. Irailaren 1etik aurrera entzungo da Spotifyn haren podcasta. The Wall Street Journal-ek argitaratu duenaren arabera, plataformak urtean 90 milioi euro ordainduko dizkio Rogani.

Roganek nabarmendu du Spotifyk ez diola mugarik jarriko edukietan, eta haren podcasta lehengo bera izango dela. Lantalde berarekin ikuskizun berdina egiten jarraituko duela nabarmendu du AEBetako umoregileak. The Joe Rogan Experience podcasta 2009an sortu zuen, eta urtez-urte entzuleen kopuruak gorantz egin du. Elkarrizketa luzeak eta umorezko bakarrizketak tartekatzen ditu. Oraintxe bertan Youtuben ikus daitezke haren atalak, eta gerora ere bertan geldituko dira programa zaharrak.

Spotifyk, bestalde, Anchor eta Gimlet Media erosi zituen iazko otsailean, 309 milioi euroren truke. Orduan ekin zion podcasten lidergoa lortzeko batailari. Handik urtebetera, The Ringe erosi zuen, Bill Simmonsek sortutako podcast sarea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.