06:45. Dianak, Merkatuko kaletik abiatuta.
08:00. Zezen entzierroa, festetako azkena.
09:30. Erraldoiak eta buruhandiak. Konpartsaren azken irteera, Ezpeletaren jauregitik.
10:45. San Ferminen zortziurrena, Udaletxe plazan. Udalbatza San Lorentzo parrokiara joanen da, elizkizunean parte hartzera. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera orkestra arituko dira.
11:00. Kirol Ari. Media Luna parkeko lubanarroak. Kirol eta aisirako gune berria, 14:00 arte.
11:00. Birjolastu, Taconeran, Larraina parkean. Jolasgunea, osagai birziklatuekin, PAI konpainiarekin, 14:00 arte.
12:00. Musika kalean, irteera Karlos III.aren etorbidetik eta Descalzos kaletik.
12:00. Jota kantaldia, Sarasate pasealekuan, Camino Martinez jota eskolarekin.
12:00. Herri kirolak, Foruen plazan: Nafarroako txinga-eroate txapelketa eta aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldia.
13:00. Musika bandak, Gurutzeko plazan. Vianako musika banda arituko da.
17:30. Plazako zaldunen, mandakoen eta musika bandaren desfilea, Udaletxe plazatik zezen plazaraino.
18:00.Hauek festak hauek! Askatasun plazan. Haurrendako jarduerak, 21:00 arte.
18:00. Kirol Ari. Media Luna parkeko lubanarroak. Kirol eta aisirako gune berria, 20:00 arte.
18:00. Birjolastu, Taconeran, Larraina parkean. Jolasgunea, osagai birziklatuekin, PAI konpainiarekin, 21:00 arte.
18:00. Musika kalean. Jota erronda, Udaletxe plazan.
18:00. Kulturen kalejira 2018: aniztasuna kolore bizian, Udaletxe plazatik irtenda.
18:30. San Fermin jaietako feriako zortzigarren zezenketa, zezen plazan.
19:00. Antzerkia eta zirkua, Sarasate pasealekuan. Egun on, sikiera! Zirika Zirkus konpainiarekin, 20:00 arte.
19:00. Dantzaldia, Gazteluko plazan, Akerbeltz taldearekin, 20:50era arte.
20:00. Txotxongiloak, Askatasun plazan. Berenjenaren arazoa, Bihar taldearen eskutik.
19:00. Gazte eremua, Foruen plazan. Musika, DJak, apar festa eta beste zenbait jarduera.
19:00. Dantzaldia, Gurutzeko plazan, Mariachi Los Charros taldearekin, 22:00 arte.
21:00. Dantzaldia, Gazteluko plazan. Txistua eta gaita.
21:45. Zezensuzkoa, San Domingo kalean, Udaletxe plazan eta Kale Berrian.
22:00. Musika kalean. Irteera San Frantzisko plazatik, eta bukaera Gazteluko plazan.
23:00. Sanferminetako Su Festen Nazioarteko XIX. Egile Lehiaketa, Ziudadelan. Iruñea sutan, Pirotecnia Marti su etxearekin (Castello).
00:00. Festak amaitu, eta datorren urtera arte agurtzeko azken ekitaldia egingo dute Udaletxe plazan: Gaixoa ni! Txupinazoa botatzeko lau hautagaiak izango dira bertan.
Sanferminak Iruñean
EGUNEKO EGITARAUA

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu