'Streaming' plataformak eta hizkuntz aniztasuna, etzi, Donostian

jakes goikoetxea
2022ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Streaming plataformei eta hizkuntz aniztasunari buruzko mahai inguru bat antolatu dute etzi Donostiako Tabakaleran. Azkeneko urteetan irauli egin da ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko modua, eta streaming plataformak nagusi eta eredu bihurtu dira, bai kontsumoan, bai ekoizpenean. Streaming plataformen eskaintza gehiena ingelesez da, eta hizkuntza gutxituek oso leku gutxi dute munduko erraldoien katalogoetan.

Egoera berri horri buruz gogoeta egingo dute hainbat adituk, etzi, 18:00etatik aurrera, Tabakaleran. Besteak beste, galdera honi erantzungo diote: nolako tokia izan dezake euskarak streaming plataformen errealitate berri horretan?

Unai Iparragirre ETBko zuzendaria izango da parte hartzaileetako bat. EITBk hurrengo urtean sortuko duen Primeran streaming plataformari buruzko xehetasun batzuk emango ditu. Iparragirrez gain, mahai inguruan izango dira Miren Manias ikus-entzunezko komunikazioan doktore eta EHUko irakaslea; Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile eta EHUko irakaslea; eta Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz egitasmoaren bozeramailea. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetaria izango da moderatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.