Albistea entzun

MAITE DUT MAITE... LAIDA. Onintza Enbeita. Bertsolaria

«Itsasoaren handitasunak asko lasaitzen nau»

Hondarretan jesarri, liburu bat hartu eta «egon». Hori da Enbeitaren hondartza egun ideala. Laida du plaia kuttun, eta, erabaki bat hartu ezinik dabilenean, pentsaleku eta arnasgune.
ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Gutierrez Lorenzo -

2020ko irailak 5

Liburua besapean hartuta, sarritan joaten da Onintza Enbeita (Muxika, Bizkaia, 1979) Laida hondartzara egun-pasa. Itolarria baretu eta erabaki inportanteak hartzeko lagungarri du bertsolariak itsasoa.

Zein da Laidaren xarma?

Egongo dira mila leku munduan ederragoak, baina niri Laida asko gustatzen zait. Umetako oroitzapen onak ditut, eta itsasoaren handitasunak asko lasaitzen nau. Erabaki bat hartu behar dudanean, eta erabaki ezinik nabilenean, itsasoa ikusten den lekura joaten naiz, eta Laida askotan aukeratzen dut.

Erabaki garrantzitsuak hartu dituzu Laidan?

Uste dut baietz, edo hori da neure buruari esaten diodana sinesteko hartu ditudan erabakiak zuzenak izan direla. Leku zabalek itolarria kentzen laguntzen didate, arnasa hartzen.

Txapelketa inportanteen atarian, adibidez, bisita asko egiten dizkiozu Laidari?

Txapelketa sasoian joaten naiz Laidara, ez bereziki igual final bezperan, baina bai. Batez ere oso urduri nagoenean. Ura dagoen tokiek lasaitasuna transmititzen didate. Bere kabuz mugitzen den espazio horrek asko erakartzen nau. Are, gauzen handitasunak kokatzen gaitu gu gure txikitasunean.

Arnasgune eta hausnartzeko espazio duzu Laida. Bakarrik ala lagunduta joaten zara?

Ez naiz beti bakarrik joaten, baina bakarrik joatea gustatzen zait. Nire opor idealak izaten dira hondartzara joatea liburu batekin, eta, egon eta egon. Hondartzako bakardadea gaindiezina da. Erlaxatzeko beste edozein terapia baino askoz hobea!

Laida duzu kuttun, baina, agian, Urdaibaiko izarra Laga da.

Lagaren magia ukaezina da, baina ni Laidara joaten naiz. Nerabezaroan gure institutuko mundu guztia joaten zen Lagara, eta gorputz normatiboa ez geneukanontzat deseroso xamarra zen. Gogorra zen bikinian paratzea besteen aurrean. Hor egin nintzen Laidaren maitale.

Noiz egon zinen azkenekoz?

Ekaina hasieran. Uda honetan ez dut behin ere zapaldu. Irailetik ekainera bitarte joan ohi naiz.

Nolakoa da zure hondartza egun bat?

Udan, toalla bota, arropa kendu, liburua atera poltsatik eta egon. Gero, kafetxo bat edo zerbeza bat edan. Neguan, itsasertzean paseoak eman, eta garagardo bat hartu edo txokolatezko palmera bat jan.

Aukeran, hondarretan etzan ala bainua hartu?

Nik beti esaten dut ez dakidala igeri egiten. Ados, ez da guztiz egia, baina ez naiz oso igerilari ona. Agian, horregatik erakartzen nau hainbeste itsasoaren handitasun horrek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa»

Unai Etxenausia

«Dena zalantzan jarri» nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.
Silfioa izan zitekeen, baina mihilu basatiarena da ilustrazioa, ez baitago silfioari buruzko irudirik. ©BERRIA

Silfioaren enigma

Enekoitz Telleria Sarriegi

Duela bi mila urte desagertu zen landarea da silfioa. Zirenen zuen jatorria, gaurko Libian, eta greziarrek eta erromatarrek erabili zuten medikuntzan, sukaldaritzan, lurringintzan... Urreak eta zilarrak adina balio zuen orduan silfioak. Fermin Jimenez artistak silfioaren historia eta zaporea berreskuratu ditu bere proiektuan: mihilu zaporeko izozki bat sortu du.
'Culpa mía' filmeko fotograma bat ©Amazon Prime Video

Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat

Urtzi Urkizu

Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Uxue Gutierrez Lorenzo

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...