Karlos Apeztegia euskal presoa aske geratu da

2022ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Karlos Apeztegia euskal presoa aske geratu da gaur goizean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Martutenen zegoen espetxeratuta. Guztira, Apeztegiak 26 urte egin ditu kartzelan; lehenbizi, 21 urteko espetxe zigorra bete zuen, eta 2013ko maiatzean askatu zuten. 2018an, ordea, berriro atxilotu zuten, «erakunde terroristako kide» izatea leporatuta. Ordurako urtebete zen ETAk armak eman zituela, bost hilabete erakundea desegin zela, eta zazpi urte jarduera armatua behin betiko eten zuela, baina auzitegiak ebatzi zuen Apeztegiak ihes egiteko arriskua zegoela, eta espetxeratu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.