Noiz sortua: 2019-01-25 00:30:00

LARREPETIT

Beltzez (eta II)

Garazi Arrula Ruiz -

2019ko urtarrilak 25

Iruñeko kaleak beltzek okupatu eta itxi zituztela genioen aurrekoan. Eremu publikoak pribatizatzeko moduak gutxi-asko aldatu dira 80ko hamarkadatik. Jakue Pascualen liburuak irakurri besterik ez da jabetzeko, kasurako, ordutik datozkigula kaleak kontrolatzeko ordenantzak eta gentrifikazioa bultzatzen duten araubideak. Iragan udazkenean, Okupatu Gasteiz eta Piztu Bilbo dinamikek izandako oztopo eta debeku instituzionalen harira, kale erabilerarako eskubidea eztabaidagai izan genuen. Zubietako erraustegiaren lanak ikusi eta salatzeko buzo zuriek eginiko martxa ere hezur-haragizko hesi beltz batek geldiarazi zuen. Zer irizpide bete behar den kalean egon ahal izateko. Nork ematen duen baimena. Eta baimena aski balitz: urrian, udaltzaingoa Bilboko Areatzan sartu eta harrera auzoetako kideen kanpalekua desegin zuen, migratzaileen aldeko ekintzaileek adierazi arren han hiru egunez egoteko baimena zutela.

Baztango karrikak beltzez estali ziren joan den astean; bestelako beltzez, argi-itzal ugari dituen horretaz. (H)Ilbeltzaren baitan mintzagai izandako liburuetan ez dira falta gogoeta sozial eta politikoak, botere gehiegikerien eta ustelkeriaren salaketak. Askotariko krisi garaietan, genero beltzaren loratzea ez da, egiaz, arraroa; Daniel Chavarría zenak zioenez, literatura beltza «generorik aproposena da patologia sozialetik eratortzen diren dramak jorratzeko». Formula aristoteliko zaharrari jarraikiz, goxotasuna eta erabilgarritasuna aldarrikatzen zituen idazle kubatartuak: fikzioaren eta mitoen bidez zerbait entretenigarria sortu salaketa politikoa egin asmoz.

XIV. mendean izurri beltzak Europa hartu zuen bezala zabaltzen ari da gure kaleetan eskuin muturraren patologia, eta, hala, badirudi genero beltzak nondik edan izanen duela datozen urteotan ere. Gauak eta kaleak gureak dira, oihu mugimendu feministak; antzera katalanek, kaleak beti gureak izanen dira. Eta kaleak ez dira, noski, mitoa baizik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Espainiako Gobernuak eguneko udalekuak baimenduko ditu hirugarren fasean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna