Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Sexu kapitala izateaz

2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Joan den astean aipatu nuen Illouz eta Kaplanen liburuarekin jarraituko dut gaurkoan. Nabarmentzen dute kapitalismoan ze lotura dauden sexuaren eta sexualitatearen artean dirua sortzeko garaian. Aipatzen dituzte produktuak, Ā«zerbitzuakĀ», sexu jostailuak, erotikarekin harremana duten literatur lanak, sexua izateko jendea elkartzeko aplikazioak, porno aktoreak, prostituzioa. Eremu horietako langileen sexu gaitasunak soldata ematen die beharginei eta baita kapitalari ere, korporazioak ezinbesteko bitartekari diren sexu industriaren eta nazioarteko krimenaren kasuan. Baina sexuak eta sexualitateak ez dute soilik soldata sortzen, esfera pribatuan ere eragiten dutela, hori ere nabarmentzen dute Illouz eta Kaplanek. Kritika feminista sozialistaren arabera emakumeen menpekotasun ekonomikoak beren sexu lanaren, birsortze eta emozio lanen esplotazioa egiten du posible. Ikuspegi honen aburuz, kapitalismo patriarkalaren ezinbesteko markoa da bai birsortzeari lotutako heterosexualitatea nola harremantzeko molde erromantikoa kapitala sortzeko eta metatzeko. Gramscik eta Freudek nabarmendu zuten gizonek bizitza sexual pribatu asebete bat behar dutela ongi lan egiteko.

Beste eremu interesgarri bat nabarmentzen dute Illouz eta Kaplanek: eremu sexualen kapitalak estatusa eta abantailak ematen dizkio eremu sexual zehatz batean, komunitate batean, azpikultura batean, zenbait ezaugarrirekin ongi moldatzen denari. Adam Isaiah Green-en hitzetan hiru ardatz dauzka kapital horrek: aurpegiaren eta gorputzaren itxura, afektua, eta estilo soziokulturala. Beraz afera ez da soilik adina, altuera, irribarrea, azalaren kolorea. Segun nola jokatu sortzen den desiraren eremuan, desiraren egituran toki bat ala beste bat okupa daiteke. Baina desira, zentzu positiboan, afera kolektibo bat da, kapital sexuala ere maila desberdinetan pilatua da kolektiboa. Eta berdin baina alderantziz kapital sexual eskasa dutenen taldea, azkenaldian gurean ere hain nabarmen diren incel-en taldea, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.