Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Hegel Barakaldon

2019ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Gure garaiko paradoxetako bat da: komunikazio teknologiarik gabe ez ginateke pertsona izango, erdi-robotak gara (feat.: Vasallo: cyborg-ak gara). Eta gure bizitzetako azken izkinara arte agintzen du kapitalismoak (feat.: Federici). Eta horregatik, kapitalismoari aurre egiteko modu erradikaletako bat da, gaur egun, sarea eta sakelakoak urrun uztea. Traba egiten digutela sentitzea. Ezin aurkituzkoak izan arte, izar iheskor baten azpian jaio garelako (feat.: Kenny Arkana).

Hori egin du Maisha Mck: biniloan bakarrik zentzua duen salgai bat. Ez streaming-ik, ez CDrik, ez sakelakorik. Lorratzean sartuta soilik dauka zentzua haren diskoak. Zeren azaltzen ahal dizut VMME SAHARrek badituela bi alde. Batean Martitz dagoela erdiko galletan (labean egindako elikagai azukredun izatetik ereserki ironiko izatera pasa zen galleta hip-hopari esker. feat.: Selektah Kolektiboa) eta jartzen du VMME. Beste aldean Lurra agertzen da eta jartzen du SAHAR. Ez da nondik gatozen eta nora goazen. Modernitatea ez da zentrotik periferiarako bide bat (feat.: Susan Buck-Morss), da askapenaren bide partekatu bat: Hegel Kuban, Trapa Barakaldon. Haitiko esklaboen erreboltan bezala. Esklabo beltzak Marseillesa abesten Frantziako kolonialisten kontra. Aitortzen ahal dizut: niretzako, abesti gorena da Alboka Beat (hurrengo Greba orokorrean eraman sound system bat aldamenean) West Coast txistu-rekin batera. Baina nire hautua gutxienekoa da. Gure etxean gehien dantzatu dena Gernikako arbola delako.

Mugak ez dira animoarekin gainditzen. Mugak espirituarekin eta arrazoiarekin gainditzen dira (feat.: Polanyi, Faxistak lurpera!). Eta hori badaki Eneko Axpek. Disko bat uztartzen dena berdin Lurpekariakekin eta Nizuri Tazuneri-rekin. Dialektika hutsa da VMME SAHAR: protoeuskara eta Martitzeko euskalkiak. Kalifornia eta Ipar Korea: ez da pastitxe bat: zentzu osoa dauka: entzuten jakin behar da: besterik ez: soluzioa Ezkerraldetik dator: eta Ekialdetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.