Angel Erro.
JIRA

Iragarpena

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Manuel Vallsek gaur eginen omen duen iragarpenak, Bartzelonako alkate izateko hautagaia izanen ote den, iragarpen iragarriak, gogora ekartzen dit ni aspalditxoan armairutik atera nintzenekoa. Nik ere uste izan nuen gauza handiak gertatuko zitzaizkidala esateko neukana esan eta gero, astinaldi ederra eraginen nuela nire inguruan, baina, horren ordez, jendearen nolabaiteko desaxola baino ez nuen jaso, oso oker ez banago, gaurkoan ere Vallsi gertatuko zaion bezalaxe, iragarritakoa askoz lehenagotik jende guztiak ba omen dakielako, besteak beste, eta ustezko ezkerretik eskuineko espaloira aldatu izanak ez duelako, bizi gaituen mendearen une honetan jada, inor harritzen ez asaldatzen, nahiz eta hasiera batean behintzat, egia gordina esatera ausartu gabe, bere burua politikoki bisexualtzat aitortu, modari jarraikiz, ez ezkerreko ez eskuineko, ez zerurako ez lurrerako, eta hitz eder askorekin apaindu.

Lehenago ere ez genuen inor engainatzen Manuelek eta biok. Konpainia txarrek salatzen gintuzten. Orain egiteko bakarra gelditzen zaigu: Manuel Vallsi bere identitate berriarekin suerterik hoberena eta batez ere, nik bezala, maite duen gizon bat aurki dezala opatu besterik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.