Angel Erro.
JIRA

Prestaketak

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Abuztua hastear da, gaurkoaren tramitea igarota (gauza erraza Gipuzkoan), eta oraindik ez dakite gurasoek beren seme-alabek zer eginen duten irailetik aurrera. Eta oraindik ez dakit nola egin beharko duten irakasleek irailetik aurrera. Eta oraindik ikasleek ere ez dakite eskolara joan ahalko diren, edo txandaka, edo adinaren arabera, edo zer. Abuztua hastear da, eta Espainiako presidenteak iragarri du abuztuan bilduko dela autonomia erkidegoen presidenteekin ikastetxeetara itzultzea adosteko. Abuztuan, bai, abuztuan.

Neurri bateraino, ulergarria da egoeraren berria, larria eta labaingarria. Gauzak egun batetik bestera zenbat aldatu ahal diren. Nik ez dakit norainoko aurreikuspenarekin lan egiten ari den uneotan gobernua. Berez, gobernuek herritarrek baino pixka bat gehiago jakiten dute, beharrik. «Eskolara ahalik eta normaltasunik handienez itzuliko» direla esatea eta abuztuan benetako koordinazioari ekitea ez da aski. Asmo oneko desirak baino ez al litzateke eraginkorragoa irakasle gehiago kontratatu izan balute? Bitartekorik gabeko ahalik eta normaltasunik handiena ez da posible. Edo azpian egonen da komenentziazko aurreiritzi hura, irakasleek lan gutxi eta lanturu asko egiten dutelakoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.