Laboristek elkarrizketak bukatu dituzte Mayrekin

Corbynek Erresuma Batuko lehen ministroari erran dio 'brexit'-erako aurkeztuko duen proposamenaren aurka bozkatuko dutela
Jeremy Corbyn laboristen liderra, Komunen Ganberan.
Jeremy Corbyn laboristen liderra, Komunen Ganberan. JEREMY CORBYN / EFE

Mikel Rodriguez -

2019ko maiatzak 18
Hilabete bat eta bi aste iraun dute Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren eta Alderdi Laboristaren arteko elkarrizketek. Jeremy Corbyn laboristen buruzagiak eskutitz bat idatzi zion atzo Mayri, jakinarazteko bukatutzat eman dituztela elkarrizketa horiek. «Ez gara gai izan gure artean genituen desadostasun politiko inportanteak konpontzeko», erran dio eskutitz horretan. Brexit-a gauzatzeko adostasun bat lortzeko helburuz hasi zituzten elkarrizketak, EB Europako Batasuna uzteko lehenbiziko epea gibelatu ondoren —martxoaren 29an zen hori gertatzekoa—.

Mayk dimisioa noiz jakinaraziko duen erran eta biharamunean adierazi dute laboristek ez dutela elkarrizketekin jarraituko. Negoziazioak hausteak ziurgabetasun gehiago erantsi dio jada ziurgabea den egoerari. Mayk ekainaren 3an hasiko den astean aurkeztuko du EB uzteko Irteera Akordioaren lege proiektua Komunen Ganberan, eta, era berean, aste horretan erranen du noiz utziko duen lehen ministro kargua.

Uztailaren 31rako ez

Corbynek atzo erran zuen Mayk aurkeztuko duen proposamen horren aurka bozkatuko dutela laboristek. Hortaz, kontuan hartuta lehen ministroak alderdikide dituen diputatu anitz aurka dituela, eta orain arte ez duela lortu Irlandako DUP Alderdi Demokratiko Unionista konbentzitzea —hari esker du gehiengo osoa Komunen Ganberan—, aukerarik posibleena da parlamentuak ezetz erratea gobernuak egin duen brexit-a gauzatzeko lege proposamenari.

Laboristen buruzagiak eskutitzaren berri eman ondoren, agerraldi bat egin zuen atzo Londresen. Kazetariek galdetu zioten ba ote dagoen aukerarik Komunen Ganberak baietz errateko uztailaren 31rako Irteera Akordioari —hori bozkatzeko proposatuko dute parlamentuan—, baina Corbynek erantzun zuen ez dela «sinesgarria» ordurako gehiengoa ados paratzea gai horren inguruan. Mayk eta EBk hitzartu zuten azken luzapenaren arabera, Erresuma Batuak urriaren 31n utziko du elkartea. Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartuko du, hil honen 23an.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna