Albistea entzun

Bigarrenez, ezezkoa

UEFAk eta FIFAk ez dute onartu euskal selekzioa ofizialki ontzat jotzearen gaia euren kongresuetan aztertzea. Lehen ezetza iazko uztailekoa da
Euskadiko Futbol Federazioko ordezkariak, lehen eskaria egin zuten egunean, FIFAren egoitzaren atarian.
Euskadiko Futbol Federazioko ordezkariak, lehen eskaria egin zuten egunean, FIFAren egoitzaren atarian. EFF Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola Garate -

2022ko martxoak 26

Ezetz eta ezetz, eta ez da ezustea: UEFAk eta FIFAk atzera bota dute beste behin ere euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan Euskadiko Futbol Federazioak egindako azken eskaera. Bi erakunde horietan, eskubide osoko kide gisa afiliatzeko eskatu zenean bezala, atea itxi diote oraingo eskaerari. Gai hari lotuta dago hau ere. Federazioak iazko urrian eskatu zien beren kongresuetan jorratu behar dela gaia, baina ez datoz bat horrekin bi erakundeak.

2020ko abenduaren 15ean, federazioak modu formalean aurkeztu zien UEFAri eta FIFAri bertan afiliatzeko eskaria. Bi erakundeen egoitzetan egin zuten, Luis Mari Elustondo orduko federazioko presidenteak eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak. Horrekin, 2018ko abenduaren 12ko federazioko batzarrak ia aho batez adostutakoa bete zen. Hura izan zen lehen urratsa.

Eskari horren ebazpenari, sei hilabete geroago, iazko uztailaren 11n eta 31n eman zieten erantzuna UEFAko eta FIFAko Batzorde Betearazleek. Ukatu egin zioten eskaera federazioari. Hor iritsi zen lehen ezezkoa. Erakunde horiek argudiatu zutenez, federazioak ez zituen betetzen afiliazio irizpideak, ez delako «nazioartean gehiengoak aitortutako estatu bat», eta futbol federazioa «Espainiako Futbol Federazioaren barruan» dagoelako. «Ez dago euskal selekzioak nazioarteko lehiaketa ofizialak jokatzeko modurik, nahiz eta, orain arte bezala, lagunartekoak jokatu ahal izango dituen». Argitaratutako informazioak azpimarratu zuen soilik Kirola Auziak Konpontzeko Auzitegiak (TAS) baliogabetu zezakeela erabaki hori.

Baina nazioarteko bi erakunde horien estatutuak aztertu eta gero, federazioa jabetu zen organo horiek ez dutela eskumenik euskal selekzioaren eskaeraz aritzeko. Horregatik aurkeztu zuen beste idatzi bat gero, eskatuz UEFAko eta FIFAko kongresuetan lantzeko gaia.

Atzoko erantzuna horri lotuta dago, hain zuzen ere. Federazioaren antzeko eskaeren inguruan emana dauka epaia TASek. Jerseyko eta Gibraltarko futbol federazioei UEFAko eta FIFAko Batzorde Betearazleek eman zioten ezezkoa bi erakundeetan afiliatzeko eskaerari, eta TASek epaian adierazi zuen bi erakunde horietako kongresuetan landu beharreko gaia dela. Kasu honetan, ordea, uko egin diote.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mikel Vesga penaltiz gauzatutako gola ospatzen, zuri-gorrien hirugarrena ©Biel Aliño / EFE

Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du Athleticek, beste behin

Beñat Mujika Telleria

Zuri-gorriak 1-3 nagusitu dira Mestallan. Partida osoa jokatu gabe,baina lanari etekina aterata lortu du Athleticek finalerdietara sailkatzea, laugarren urtez jarraian.

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Ainara Arratibel Gascon

Gorritxoek luzapenean irabazi dute, eta 18 urteren ondoren balentria egin dute. Abdek sartu du gol erabakigarria. Festa betea izan da Sadarren.

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Zesta-puntak dena eman dit, eta nik hari; bakean gaude»

Julen Etxeberria

Erabakia du: Winter Series izango da jokatuko duen azken txapelketa garrantzitsua. 25 urteko ibilbide oparoa amaituko du. «Itzela litzateke etxean txapeldun izanda agur esatea». Bidean dago: finalerdietan dago.
Athleticeko jokalariak, Lezaman, Valentziaren aurkako partida prestatzen. ©LUIS TEJIDO / EFE

Kanporaketa mugarri bat

Haritz Gallastegi

Athleticek bide onera itzuli nahi du Valentzian, Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatuta

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...