AEBek Frantzia izango dute aurkari final-laurdenetan, datorren ostiralean, Parisen. Espainia, aldiz, kanpoan geratu da. Beraz, amaitu da Munduko Kopa txapelketan ari ziren lau euskal futbolarientzat, Mariasun Quiñones, Irene Paredes, Lucia Garcia eta Nahikari Garciarentzat.
Suedia, zortzi urte geroago
AEBak dira orain arte Europako selekzioen nagusitasunari aurre egin dioten bakarrak. Izan ere, sailkatu diren sei selekzioetatik bost dira Europakoak: Alemania, Norvegia, Frantzia, Ingalaterra, Frantzia eta Suedia. Azken selekzio hori atzo sailkatu zen, Kanada kanporatuta: 1-0. Stina Blacksteniusek sartu zuen gola, 55. minutuan. Gol horrek eta 69. minutuan Hedvig Lindahlek Janine Beckieri gelditutako penaltiak eman zion garaipena. Duela zortzi urte ez zirela horren urruti iritsi. Alemania izango dute aurkari larunbatean.
Gaur final-zortzirenetako azkeneko bi norgehiagokak jokatuko dituzte. Italia-Txina eta Herbehereak-Japonia. Aurrenekoan, italiarrak dira faborito. Bigarrengoan, berriz, ez dago faborito argirik. Irabazleek elkarren aurka jokatuko dute larunbatean.
