Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Hilak non daude?

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Hilak egoten dira
biziek nahi duten lekuan.
Denok hildakoan,
nork erabakiko du
non gauden?

Heriotzaren jakitun ez banintz
ez nekike bizitzen.
Ez dut hil nahi
baina hilko naizela jakiteak
asko lasaitzen nau.

Dohatsua zu, Herio,
lortzen duzuna gizaki
guztiei ematea
itxura humano bat.
Dohatsua zu, batez ere,
ezabatuko dituzuna
ikusi nahi ez ditudan
guztiak.

Itxaroten dut irrikaz
nire goren arrakasta,
neure hileta.
Esango duzue
iraungo dudala
zuen oroimenean.
Baina hori
zuen oroimena da,
ez nirea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.