Iturbe kargutik kentzeko eskatu du Podemosek

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia kargugabetzeko eskaera eztabaidatuko dute bihar Eusko Legebiltzarrean. Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztu du legez besteko proposamena, eta Andeka Larrea Podemos Euskadiko komunikazio arduradunak «urgentziazkotzat» eta «beharrezkotzat» jo du EITBko zuzendaritzan aldaketa egotea. Larrearen aburuz, hainbat arrazoi daude Iturbe kargutik kentzeko: «Plan edo proiektu estrategikorik ez izatea, aurreko astean kontrol batzordean berak aitortu zuen moduan; ekoiztetxeei egindako adjudikazioen opakutasuna, eta irizpideak azaltzeari uko egitea; eta lan gatazkak konpontzeko gaitasunik eza —ordezkari sindikalekin hitz egiteari uko egin dio, langileen eskaerak konpontzeko—». Podemosek deia egin die beste alderdiei eta Jaurlaritzari «adostasuneko» pertsona bat bilatzeko EITBko zuzendaritzarako: «Kargua hartzen duenak informazio plural, inpartzial eta objektiboa bermatu beharko du, eta beharrezko pausoak eman beharko ditu zuzendaritza taldeko izendapenak berdintasun irizpidearen eta karrera profesionalaren arabera egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.