Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Duintasunez hil

2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Duintasunez hiltzea
beti iruditu zait errazago
duintasunez bizitzea baino.
Nornahi da gauza
ekintza heroiko baterako.
Ez hainbeste,
bizitza noble baterako.
Bizi naiteke hilezkor
egun oso batean
eta orain arte
lortzen ari naiz.
Behin gezurra izateak
ez du ezeztatuko
arteko egunen egia.
Hainbestetan huts egin dut
hiltzeko beldurrean
ezen beldur bainaiz
azkenean
ez ote naizen hilko
distrakzio batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.