Odola emateko deia egin du Murgak, udan beharra handitzen dela gogoratuta

Osasun Sailak eta Osakidetzak publizitate kanpaina bat jarri dute martxan, udan zaila izaten baita segurtasun biltegiei eustea

Galdakaoko odol bankua. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Olatz Esteban Ezkati.
2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Nekane Murga Osasun sailburuak odola ematera joateko deia egin die herritarrei, uda dela eta. Murgak zehaztu duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako odol emaileen indizea handia da, baina baita odol osagaien kontsumo tasa ere. Udak zaildu egitendu segurtasun biltegiei eustea, odol emaile ugari kanpoan egoten direlako, eta, beraz, odol gutxiago ematen delako. Horregatik, odola emateak nolako garrantzia duen gogorarazi du sailburuak: «Odola borondatez ematea sustatu behar da; izan ere, urtean 35.000 pazienteren tratamendua bermatzeko beharrezko osagaiak lortzeko modu bakarra da».

Iaz, Osakidetzaren datuen arabera, gora egin zuen odol emaileen kopuruak: 51.701 odol emaile izan ziren guztira, eta 87.707 aldiz eman zuten odola. Horietatik 8.200, hain zuzen, odol emaile berriak izan ziren. Aurtengo ekaina bitartean, dagoeneko 46.499 aldiz eman dute odola emaileek.

Zifrak ikusita, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «elkartasunean erreferente» direla adierazi du Murgak, eta eskerrak eman dizkie herritarrei eta osasun arloko profesionalei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.