Faboritoak nagusi

Jumbo-Vismak irabazi du taldekako erlojupekoa, Utrechten. Robert Gesink da aurtengo lehenengo liderra. Esprinterren txanda, gaur

Faboritoak nagusi.
Beñat Mujika Telleria.
2022ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Hiru urte ziren taldekako erlojupekoa World Tourreko lasterketetatik kanpo zegoela. Espainiako Vueltak, ordea, berriro ekarri nahi izan du lehiara. Atzoko ibilbideko errepideak zabalak ziren arren, bihurguneek taldekideen erreleboakzailtzen zituen. Goizean euria ere egin zuen Utrechten (Herbehereak), baina zoru lehorrean aritu ziren ziklistak. Jumbo-Vismak irabazi zuen atzoko taldekako erlojupeko saioa, eta Robert Gesink beteranoa da aurtengo lehenengo liderra. Ineos eta Quick-Step izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

BikeExchangek ezarri zuen kontuan hartzeko lehenengo denbora Utrechteko helmugan. Hainbat taldek baino denbora gutxiago behar izan zuten helmugara iristeko, baina Ineosek bota zuen denbora hori. Faborito guztiak amaieran atera ziren, eta euren arteko lehia bizia izan zen.

Quick-Stepek gertu izan zuen Ineosen denbora hobetzea, baino segundo bakar batengatik ez zuten lortu. Movistar urruti gelditu zen Ineosengandik, eta Jumbo-Visma zen irteten azken taldea. Bi talde handien arteko lehia izan zen amaieran, eta Herbehereetako taldeak azkarrago osatu zuen ibilbidea. Hamahiru segundorenaldea atera zion Jumbo-Vismak, Ineosi, eta, Gesink izan zenez aurrena helmugan —taldeko beteranoena—, hark jantzi zuen maillot gorria.

Hortaz, zabaldu dira faborito nagusien artean aurreneko tarteak. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma), hamahiru segundoren aldearekin hasiko du bigarren eguna Richard Carapaz (Ineos) aurkari nagusiarekiko. Azken horren etorkizunaren harira, atzo egin zen ofizial Education First taldearekin sinatu duela akordioa bost urterako, eta hau du azken lasterketa Ineosekin. Joao Almeidak (UAE) ia minutu erdiren aldea dauka, dagoeneko, Roglicekiko, eta Jai Hindleyk (Bora) 40 segundo baino gehiagokoa.

Esprinterrentzat lehena

Gaur izango dute esprinterrek aurreneko aukera helmugan besoak altxatzeko. Tropel handia espero da helmugan, eta baliteke haizeak garrantzia izatea lehenengo esprintean, Utrechten bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.