OMEk jarritako parametroetatik gora dago ozono kutsadura Hego Euskal Herrian

Ion Orzaiz.
2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ozono bidezko kutsadurari buruzko 2018ko txostena argitaratu du Ekologistak Martxan elkarteak. Horren arabera, Hego Euskal Herriko herrialde guztietan gainditu dira, noizbait, OME Osasunaren Munduko Erakundeak eginiko gomendioak. Hala ere, estazio bateko neurketa bakarrean izan ezik —Valderejon, Araban—, ez da legeak ezarritako gehienezko kutsadura maila gainditu.

Txostenean, Ekologistak Martxan-ek gogorarazi du Espainian indarrean den araudia «OMEk ezarritakoa baino malguagoa» dela, eta erakunde horren parametroak aintzat hartuta, Hego Euskal Herriko 1.115.000 biztanlek —herritarren %39k— arnastu izan dutela «osasunerako kaltegarria den airea». Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari leporatu die, bestalde, airearen kalitatea hobetzeko planik onartu ez izana.

Ebro inguruan, okerrago

Nafarroan, Erriberako neurgailuak dira ozono bidezko kutsadura mailarik altuena erregistratu dutenak, Ebro ibaiaren ingurukoak. Castejongo zentral termikoa eta inguruko industriak jo dituzte horren erantzule. Bizkaian, Ezkerraldea da kutsadura handiena duen eskualdea; Gipuzkoan, Jaizkibelgo neurgailua; eta Araban, azkenik, Valderejo eta Eltziegokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.