Albistea entzun

Udan ere, txapela nahi

Gaur gauean jokatuko da, Ogeta pilotalekuan, Andre Mari Zuriaren feriako finala. Laso-Imaz Ezkurdia-Zabaletaren aurka arituko dira
Jose Javier Zabaleta pilotari jotzen, igandeko finalerdietako partidan.
Jose Javier Zabaleta pilotari jotzen, igandeko finalerdietako partidan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko abuztuak 9

Txapela burua babesteko jantzia da. Normalean neguan erabili ohi da. Baina badira udan ere jantzi nahi izaten dutenak: pilotariak. Sasoiko feria nagusietako bat irabazi duten seinale da. Aurtengoan, Artola-Mariezkurrena II.a izan ziren binaka jantzi zuten lehenak, Sanferminetako Torneoa irabazi ostean. Gaur izango da jokoan bigarren txapela, Gasteizko feriarena, eta hura irabazteko borrokan Laso-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta arituko dira. Partida, ohi bezala. Ogeta pilotalekuan jokatuko da (22:00, ETB1).

Udako beste feria batzuetan edo Mastersean ez bezala, ez dira bikote mistoak. Aspek bere bikote finalista du, eta Baikok berea. Ezkurdia-Zabaleta izan ziren azkenak sailkatzen. Igandean sailkatu ziren. 22-13 hartu zituzten mendean Altuna III.a-Rezusta.

Altuna III.ak erakustaldia eman zuen lehen tantoetan, eta 6-1 ere egon ziren aurretik. Baina Zabaletaren joari eta Ezkurdiak aurreko koadroetan erakutsitako trebeziari esker, gai izan ziren partida hautsi eta iraultzeko. Ezkurdiak honela aztertu du gaurko finala: «Partida gogorra eta polita izango da. Binakako txapeldunordeak dira, eta finalerdietan Lasok sekulako erakustaldia eman zuen. Anderrek [Imaz], berriz, ziurtasuna handia ematen dio bikoteari». Ezkurdiak irabaziko balu, udako bigarren txapela luke, sanferminetako lau eta erdikoa irabazi ostean.

Ostiraletik daude finalerako sailkatuta Laso eta Imaz. 22-16 gailendu ziren Artola-Albisuren aurkako finalerdian. Buruz Buruko txapeldunak partida bikaina jokatu zuen. Hamahiru tanto egin zituen. «Finalerdia gogorra izan zen. Debuta egiten ari naiz Andre Mari Zuriaren ferian, eta ilusioa egiten dit finala jokatzeak», adierazi zuen finalerdietako partida amaituta Lasok. Bizkarreta-Gerendiaigoak ahaztu ditu dagoeneko sanferminetako lau eta erdiko finalean mina hartu eta gero izandako arazoak, eta sasoi betean dago. «Ongi sentitzen naiz, eta txinpartarekin nago».

Ezkurdia-Zabaleta dira faborito, batez ere atzeko koadroetan Etxarrengoak bere nagusitasuna erakusten badu. Baina Imaz ere uda polita egiten ari da. Beraz, uste baino partida orekatuagoa izan daiteke.

Ez da aste honetan pilotak izango duen saio bakarra. Izan ere, beste torneo batzuk ere aurrera doaz. Ostiralean jokatuko dira, esaterako, Emakume Master Cupeko udako torneoko finalerdiak. Bertan, batetik, Aldai-Capellanek Arrizabalaga-Osesen aurka neurtuko dituzte indarrak; bestetik, Garai-Erasunek Etxegarai-Gaminderen aurka jokatuko dute. Hondarribian izango da, 18:00etan hasita. Bikote irabazleek abuztuaren 27an jokatuko dute finala, Zumaian (Gipuzkoa).

Zesta eta erremontea ere

Aste betea izango dute pilotazaleek. Izan ere, uda partean jokatzen diren zesta puntako eta erremonteko txapelketak ere aurrera doaz. Etzi hasiko da, esaterako, Buruz Buruko Erremonte Txapelketa. Lehen partida izango da, eta egungo txapeldunak, Endika Barrenetxeak, atariko ligaxkatik aurrera egin duen Aritz Juanenearen aurka jokatuko du. Jaialdia 16:30ean hasiko da, Hernaniko Galarreta frontoian.

Ostiral gauean, 21:00etan, jokatuko dira Gernikako Grand Slameko finalerdiak. Bertan nor baino nor gehiago arituko dira Olharan-Lopez Barandika-Etxetoren kontra, eta Goikoetxea-Basque Erkiaga-Lekerikaren kontra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Realaren eta Bayernen arteko neurketako irudia, joaneko partidan. ©Gorka Rubio, FOKU

Reala Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da

Ainara Arratibel Gascon

Realak ezin izan du kanporaketa irauli. Bayern aise gailendu zaio markagailuan talde txuri-urdinari: 3 - 1 amaitu da neurketa. Kanporaketan, Reala 4 -1 gelditu da atzetik.

Nerea Eizagirre Realeko kapitaina pase bat eman nahirik, joaneko partidan, inguruan Bayerneko jokalariak dituela. ©GORKA RUBIO / FOKU

Joaneko 0-1eko emaitza irauli nahi du Realak, Txapeldunen Ligako multzoen fasean egoteko

Ainara Arratibel Gascon

Joaneko 0-1eko emaitza irauli eta Txapeldunen Ligako multzoen fasean egotea du helburu Realak, Bayern Munich kanporatuta. Txuri-urdinek segida eman nahi diote joanekoan egindako lan onari

 ©LA LIGA

«Sinetsita gaude kanporaketa irauli dezakegula»

A. Arratibel Gascon

Bayern Munich hasieratik estutzen hasiko dela uste du Letek, baina beraiek, joanekoan bezala, beren jokoa egiten ahalegindu behar dutela. «Konfiantzaz» ikusten du bere burua denboraldi hasiera honetan.
Ampo Ordiziak eta Gernikak aurreko denboraldian Altamiran jokatutako derbia. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gorengo mailan jarraituko genuela jakin genuenetik, ero moduan gabiltza»

Iñaki Berastegi

Epaitegietan luze eta zabal borrokatu ostean, Espainiako Ohorezko Mailan segituko du Gernikak. Taldea osatzen jarraitzen dutela dio Eduardo Maidagan entrenatzaileak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...