Albistea entzun

Lehen eguna igaro dute

Anaitasunak eta Beti Onak-ek lehen lan saioa egin dute. Iruñekoek aurreko sasoia hobetu nahi dute; Atarrabiakoek, berriz, mailari eutsi
Joao PInto, Ernesto Goñi, Mertxe Lopez, Xavi Castro eta Julen Elustondo, atzoko aurkezpenan.
Joao PInto, Ernesto Goñi, Mertxe Lopez, Xavi Castro eta Julen Elustondo, atzoko aurkezpenan. OSCAR AZNAR Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko uztailak 27

Eskubaloiko maila gorenean ari diren Nafarroako bi taldeak, Helvetia Anaitasuna eta Gurpea Beti Onak, martxan dira dagoeneko. Biek atzo arratsaldean ekin zioten lanari. Anaitasunak aurreko denboraldiko zortzigarren postua hobetzea izango du helburu; Beti Onak-entzat, berriz, sasoi historikoa izan zen aurrekoa, Espainiako Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuen. Horrenbestez, denboraldi honetan helburua mailari eustea izango da.

Anaitasunak egun betea izan zuen atzo. Goizean, fitxatutako lau jokalariak aurkeztu zituen: Joao Pinto eta Ernesto Goñi ezker albokoak, eta Julen Elustondo eta Xavi Castro erdikoak. Goñik lehen taldean eta bigarrenean jokatuko du. «Ilusio eta gogo handiz nago. Ahalik eta azkarren egokitu nahi dut taldera». Erasoan «funtsezko jokalari» izateko ailegatu da Castro. «Erdian jokatzen dut, baina alboko gisa ere joka dezaket. Batez ere erasoan moldatzen naiz ondo. Nire indarguneetako bat jokoa ikusteko gaitasuna da».

Joao Pintok «golak» eman nahi dizkio taldeari. «Nire eskarmentuarekin ere taldeari laguntzea espero dut». Elustondo, berriz, etxera itzuliko da. Aurreko lau denboraldietan Villa Arandan jokatu zuen. Ezkerrean zein eskuinean ondo moldatzen da. «Gure helburua betetzea espero dut». Denboraldi honetan ez dute taldean segitzen Ander Izquierdok, Xabier Etxeberriak, Hector Gonzalezek, Juan del Arcok eta Pavel Bulkinek. Helburuen inguruan galdetuta, argi mintzatu zen Carlos Garcia kirol zuzendaria. «Aurreko urtekoa hobetzea izan behar du gure helburuak; bestela, hobe etxean geratu».

Sei fitxaketa

Beti Onak-ek ere atzo izan zuen lehen entrenamendua. Aurreko sasoiko taldearekin alderatuz, bi jokalarik baino ez dute utzi taldea. Baina maila gorenean aritzearen exijentzia kontuan hartuta, taldea indartu behar izan du. Guztira sei jokalari fitxatu dituzte: Patricia Encinas atezaina, Kassia Cesar eta Paula Garcia Locay ezker albokoa, Graciela Ayelen eskuin hegalekoa, Natalia Montilla ezker hegalekoa eta Maria Angeles de Uriarte pibotea.

Atarrabiako klubeko zuzendaritzak onartu du ez dela erraza izan taldea osatzea. Izan ere, maiatzean lortu zuten mailaz igotzea, eta ordurako jada Ohorezko Mailako talde gehienek osatua zuten multzoa. Dena den, «gustura» daude egin ahal izan duten taldearekin. Besteak beste, Ayelenek eta De Uriartek Argentinako selekzioarekin jokatu dute. Ez dute ahaztu nahi, halaber, harrobiaren garrantzia, eta helburu argi bat dute: «Mailari eustea izango da erronka, eta gorenean sendotzeko urratsak egitea. Ez dugu izan nahi gora eta behera ari den talde bat».

Ligako lehen partida irailaren 3an jokatu du Atarrabiako taldeak, igo berri den beste talde talde baten kontra: Logroño. Horri begira sasoi betean iristeko, lagunarteko zenbait neurketa jokatu ditu. Abuztuaren 13an, Zubileta Evolution Zuazoren kontra neurtuko ditu indarrak; 17an eta 20an, Sporting La Riojaren aurka; eta 24an, Super Amara Bera Beraren kontra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...