Albistea entzun

Xerpak, txapelaren bila

Sherpa Ai binakako aizkolari txapelketa jokatuko dute gaur, Zestoan. Lau bikote ariko dira maila nagusiko finalean, eta hiru promoziokoan
Sherpa Ai binakako txapelketako finalistak, herenegun, aurkezpean.
Sherpa Ai binakako txapelketako finalistak, herenegun, aurkezpean. AITZIBER ARZALLUS / UROLA KOSTAKO HITZA Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2023ko urtarrilak 28

Uda sasoitik udazkenera artekoa da aizkolarien urrezko sasoia, orduan jokatzen baitira txapelketarik entzutetsuenak. Hala, neguko soiltasunari aurre egin nahian, burua estaltzeko txapela eskuratu nahi dute gaur Sherpa Ai-ren jiran ari direnek.

Izan ere, gaur jokatuko dute federazioz kanpoko lehia horren binakako txapelketa. Zestoako pilotalekuan izango da (Gipuzkoa), 18:00etan. Hasieran, abenduan jokatzekoa zen proba, baina agenda kontuengatik atzeratu zuten.

Lau bikote ariko dira maila nagusian: Arkaitz Jauregi-Mikel Larrañaga, Eneko Otaño-Jesus Mari Mujika, Iñaki Azurmendi-Julen Alberdi Txikia IV.a, eta Ugaitz Mugertza-Julen Larrea III.a. Guztiek ere lehendabiziko postuan sailkatzeko xedez ekingo diote saioari; ohi bezala, lanak aurrena amaitzen dituen bikotea gailenduko da.

Aurten aldatu egin dute ebaki beharreko enbor kopurua. Seina kana-erdiko —54 ontzako egurrak dira—, 60 ontzako eta oinbiko 72 ontzakoak ebaki beharko dituzte.Txikia IV.ak eman zuen horren berri, aurkezpen ekitaldian: «Ikusleentzat saio politagoa eta erakargarriagoa egitea da gure helburua», nabarmendu du azkoitiarrak.

Bikote «orekatuak» osatu dituzte lehiarako, iazko banakako txapelketako emaitzen arabera egin baitituzte. «Nahiko lehia estua» espero du Alberdik: «Ez dut faborito argirik ikusten. Lau bikote gaude, eta guztietan dago kontuan hartzeko jendea. Mikel Larrañaga hor dago, eta Eneko Otaño eta Ugaitz Mugertza apusturako prestatzen ari dira. Fisikoki ondo daude. Aurkari gogorrak izango dira».

Hain justu ere, Txikia IV.a bera da bakarkako egungo txapelduna, hura gailendu baitzen azaroaren 13an jokatutako txapelketan. Bete-betekoa izan zuen iazko urtea, eta atseden garai luze batetik ailegatuko da gaurko hitzordura: «Fisikoki, agian ez nago sasoirik onenean, baina lan ona egiteko prest gaude, eta eginahalak egingo ditugu txapela etxeratzeko». Haren kide Azurmendik esan du «lagundu» egin nahi diola lantegi horretan.

Maila nagusiko lehiaz gain, promoziokoa ere jokatuko dute jaialdi berean. Ordea, hiru izango dira parte hartuko duten bikoteak: Eloy Corchero -Aratz Mugertza, Eneko Saralegi-Asier Pellejero, eta Julen Kañamares-Julen Olano. Arinagoa izango da haien jarduna, diametro bereko egurrak erabili arren. Launa kana-erdiko eta 60 ontzako ebakiko dituzte bigarren mailakoek, oinbikorik gabe.

Mikel Arregi Zestoako alkatea pozik mintzatu zen txapelketaren inguruan, aurkezkepen ekitaldian: «Polita da Euskal Herriko aizkolari onenak gure herrira etortzea». Sherpa Airen txapelketa Zestoan jokatuko da, eta Egur Sportekoa Leitzan egingo dute bihar. C multzoko jardunaldia izango da: Iker Vicentek eta Jon Rekondok Joxean Etxeberria eta Luis Txapartegirekin neurtuko dituzte indarrak.

Sokatirako finalak, gaur

Sherpa Airen txapelketa ez da eguneko jaialdi bakarra izango. Erriberagoitiko Pobesen (Araba) jokatuko dituzte Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako finalak. 640 kiloetako tiraldiak egingo dituzte gizonezkoek, eta 540 kiloetakoak emakumezkoek. Lesakako Beti Gazte da gizonezkoen ligaxkako liderra, lehen bi jardunaldiak jokatuta. Ibarra eta Beti Gazte berdinduta daude emakumezkoetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dena prest daukate finalerako

Joxerra Senar

Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Beharbada hau da ordainsaria laster goian egoteko berriz»

Ainara Arratibel Gascon

Hamasei denboraldi daramatza talde zuri-gorrian Diezek, eta onartu du orain arteko «gogorrena» izaten ari dela. Argi du hurrengo hiru partidak gako izango direla jaisteko postuetatik erabat aldendu ahal izateko.
 ©JAVIER BELVER / EFE

Nahi bai, baina ezin

Beñat Mujika Telleria

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Osasunaren eta Mallorcaren arteko joaneko partidako argazkia. ©I. URIZ / FOKU

Etenalditik Mallorcara, San Mamesera joan aurretik

Berria

Osasunak asteartean jokatuko ditu Kopako finalerdiak, baina lehenbizi Mallorcaren aurka jokatuko du gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...