Noiz sortua: 2019-05-02 00:30:00

Hormonak hartzera behartuta

TAS Kirola Arbitratzeko Epaitegiak ez du ontzat jo Caster Semenya atletak jarritako helegitea
Caster Semenya atleta, Gregory Nott abokatuarekin, otsailean, TASen aurrean deklaratu zuenean.
Caster Semenya atleta, Gregory Nott abokatuarekin, otsailean, TASen aurrean deklaratu zuenean. LAURENT GILIERON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2019ko maiatzak 2
Kirola Arbitratzeko Epaitegiaren (TAS) arabera, emakume atletei testosterona muga bat—odol litroko bost nanomol— ezartzen dien Nazioarteko Atletismo Federazioaren (IAAF) legea«baztertzailea» da; baina, «arrazoizkoa, beharrezkoa, eta proportzionala» emakumeen atletismoaren «integritatea» mantentzeko. Hala, ez du onartu Caster Semenya atletak arau horren aurka jarritako helegitea. Horrenbestez, lehiatu nahi badu, hormonak hartzera behartuta dago, berez sortzen duen testosterona maila jaisteko. Beste aukera bat da distantziaz aldatzea. Izan ere, Semenya 400 eta 800 metrokoetan lehiatzen da batez ere, eta langa 400 metro eta milia bat (1.609 metro) arteko probetarako da.

Auzia TASeko hiru epailek epaitu dute: Australiako Annabelle Bennettek, Kanadako Hugh Fraserrek eta Suitzako Hans Nasterrek. Bik helegitea onartzearen aurka egin zuten, eta hirugarrenak, alde. Autoak 165 orri dauzka, baina konfidentzialtasunagatik, ez da ezagutarazi.

Erabakia argia izan arren, horren berri emateko argitaratutako prentsa agirian, TASek ontzat jotzen ditu Semenyaren argudioetako batzuk. Hala, ez dio atea ixten milia bateko eta 1.500 metroko probetan Semenyak hormonak hartu gabe lehiatzeari: «Ez dago azterketa argirik eta teorikorik erakusten duena testosterona langa hori gainditzen duten atletek abantaila dutenik proba horietan». Halaber, IAAFi galdegin dio proba horietan arau ez ezartzeko azterketa argigarriak izan arte. Bestalde, ohartarazi eta onartu du testosterona maila jaisteko hartu behar duen tratamenduak albo ondorioak dituela.

Erabakiaren berri izan bezain laster, Semenyak Twitter bidez eman zuen horren inguruko iritzia. Esaldi motz baten bidez egin zuen. «Batzuetan, ez erantzutea da erantzunik onena», idatzi zuen. Alboan, gainera, ezer ez zuela ulertzen adierazten zuen emotikono bat jarri zuen. Ondoren, argi mintzatu zen auziaz. «IAAFen arauak beti izan dira nire aurkakoak. Hamarkada bat daramate horrela, baina horrek indartu egin nau, eta mundu osoko emakume gazte eta atletentzat erreferente izaten segitu nahi dut». Hegoafrikako Gobernuak babes osoa eman zion Semenyari. «TASen erabakiak giza eskubideak urratzen ditu, eta Caster Semenyaren duintasuna».

IAAFek, berriz, pozik hartu zuen epaia. Iragarri zuen araua maiatzaren 8tik aurrera jarriko dela indarrean. TASek azaldutako zalantzei ere erantzun zien. «Dutee Chanden kasua aztertu zuenean, TASek berak onartu zuen zentzuz eta zuhurtziaz jokatu genuela, eta orain ere hala egingo dugu». Arauaren zilegitasuna defendatu zuen:«Ez du auzitan jartzen atleta horien genero identitatea».

Aspalditik datorren auzia

Semenyaren kasua 2009an eman zen argitara. Atletak uteroa du, baina baita gizonezko barne genitalak ere. Testosterona maila altu horien iturri dira horiek. Intersexuala da, azken batean. Lortzen ari zen emaitzak kontuan hartuta, IAAFek azterketa genetiko bat egin zion, testosterona maila horrek errendimenduan izan zezakeen eragina ikusteko. Azterketak iraun bitartean 11 hilabete lehiatu gabe egon zen Semenya. Azkenean, emakumeekin lehiatzen utzi zioten, baina IAAFek testosterona muga bat ezarri zien emakume atletei: 10 nanomol odol litro bakoitzeko. Federazioaren arabera, beharrezkoa zen langa hori jartzea, atleta «hiperandrogenikoen» jarduna mugatzeko. «Lehia legezkoa eta irekia izatea nahi dugu», argudiatu zuen Sebastian Coe presidenteak.

Lehiatzen segitzeko estrogeno partxeak erabili behar izan zituen Semenyak, testosterona neurriak jaisteko. Lehen urte haietan 800 metroko munduko (2011) eta olinpiar txapelduna (2012) izan zen. Baina tratamenduaren luzaroko ondorioen eta lesioen erruz haren emaitzak okertu egin ziren.

2015ean Dutee Chand Indiako atletak langa horren aurka helegitea jarri zuen TASen. Erakunde horrek bi urte eman zizkion IAAFi hiperandrogenia duten atletek probetan duten abantaila frogatzeko. British Journal of Medicine aldizkarian argitaratu zuen azterketaren emaitza, 2017an, eta langa odol litroko bost nanomolera jaitsi zuen.

Azterketa hark iraun bitartean langa ez zen indarrean egon, eta Semenyaren errendimenduak gora egin zuen: 2016an, olinpiar txapeldun izan zen, eta, 2017an, munduko titulua irabazi zuen.

Semenyaren arabera, testosterona neurriak jaisteko tratamenduak ondorio argiak ditu bere errendimenduan, eta horregatik erabaki zuen berak ere TASen helegitea jartzeko urratsa egitea, iaz. Atzo iritsi zen aurkako epaia.

Hizpidea. Testosterona

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pankarta bat, Biboko Zapikaleetan. ©Marisol Ramirez / Foku

500 hildakoen langa gainditu du izurriak Euskal Herrian

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Aceros Olarra lantegia, Loiun, atzo. ©Marisol Ramirez / Foku

Tubos Reunidosek berriro zabalduko du

Iker Aranburu

Jaurlaritzak uste du industria osoak eutsi ahal diola jarduera txiki bati. Mondragonek dio «atzeraezinezko konpromisoak» bete ahal izango dituela, eta CAFen 37 boluntario ari dira bagoi batzuk entregatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun

Izan zaitez BERRIAlaguna