Kaixo berriro ere

Ezkurdiak eta Altunak buruz burukoko lehen finalerdia jokatuko dute bihar, Labriten. Hirutan aritu dira, eta Amezketakoa nagusitu da beti

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, atzo, Labriten egindako pilota aukeraketan. IÑIGO URIZ / FOKU.
Julen Etxeberria.
2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Non banakako txapelketa, han Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna elkarren aurka; oraingoan, buruz buru. Bihar jokatuko dute, Labriten. Finalean aritzea dute jokoan (17:15, ETB1). Altuna III.ak laugarrena luke; Ezkurdiak, berriz, bigarrena, bigarrena jarraian.

Laugarrenez jokatuko dute elkarren aurka buruz buru. Altuna III.a nagusitu da aurreko hiruretan: 2018an, finalerdietan, Bilbon (22-17); 2020an, final-laurdenetan, Eibarren (22-18); eta 2021ean, berriz ere final-laurdenetan, Donostian (22-15). Iaz, elkarren aurka aritzekoak ziren final-laurdenetako ligaxkan, baina Altuna III.ak uko egin zion jokatzeari, minduta baitzuen ezker eskua.

Bide ezberdina egin dute gaurko finalerdira ailegatzeko. Ezkurdiak kili-kolo ekin zion txapelketari, baina sufritzen jakinda sailkatu zen: galdu egin zuen Dario Gomezen aurka, eta distirarik gabe irabazi zien Erik Jakari eta Peio Etxeberriari. Altuna III.a, ordea, sasoiko iritsi zen, eta nagusitasunez igaro zuen galbahea: ondo irabazi zien Unai Lasori eta Danel Elezkanori, eta, sufrituta bada ere, Aitor Elordiri gailendu zitzaion. Beraz, iragana eta oraina kontuan hartuta, hura da faboritoa.

Baina Altuna III.a ez da fio. «Badakit tarte zaila pasatuko ditudala; Josebak min egingo dit, saketik hasita; horregatik, nik ere saiatu behar dut hari min egiten», esan zuen atzo, pilota aukeraketan. Ezkurdiak, berriz, azaldu zuen «hobera» egin duela. «Hobeki ari naiz, askeago entrenatzen, eta gauzak erraz egiten; nire tokia aurkitu dut».

Pilotak ez dira aitzakia izango. Horren erakusgarri, Ezkurdiak aukeratu zituen lehenbizi, eta Altuna III.ak esan zuen hura lehena izan balitz enpresakidearen pilota berberak hautatuko zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.