Albistea entzun

Aukerak baliatuz

Alberto Dainese izan da azkarrena Vueltako hemeretzigarren etapan. Gaur izango da mendiko azken etapa, Madrilgo mendilerroan
Alberto Dainese atzo, helmugan, eskuratutako garaipena ospatzen.
Alberto Dainese atzo, helmugan, eskuratutako garaipena ospatzen. MANU BRUQUE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko irailak 16

Aukerak baliatu egin behar izaten dira, eta hori egin zuen atzo Alberto Dainesek (DSM). Atzo zuten tropeleko txirrindulari azkarrenek helmugan besoak altxatzeko azken-aurreko aukera, eta ez zioten ihesaldiari aurrera egiten utzi. Nahi horrek askotan mugimendu desegokiak egitera eramaten ditu txirrindulariak, eta horrelako batean eroriko itsusi bat gertatu zen azken kilometroan. Hori dela eta, tropel txiki batek jokatu zuen garaipena, eta hor nagusitu zen Dainese. Taldeburuak elkarrekin helmugaratu ziren.

Lau ziklista sartu ziren eguneko ihesaldian: Clement Davy (Groupama), Paul Lapeira (Ag2r), Mathis Le Berre (Arkea) eta Michal Schlegel (Caja Rural). Etapa hasi eta berehala sortu zen, baina helmugatik 40 kilometro ingurura irentsi zituen tropelak. Esprinterrentzako eguna zen, eta tropela ez zegoen txantxetarako. Gehienez bi minuturen aldea izan zuten iheskideek, eta ez zuten biderik egin. Azken kilometroetan Movistar eta Ineos jarri ziren tropelaren buruan, eta haiek hartu zuten bere gain tropelari azken estutua emateko ardura. Azken unean aurrera egiten saiatu ziren Education Firstekoak, eta hor gertatu zen erorikoa. Lurrera jausi ziren zenbait txirrindulari, baina ez zen zauritu larririk izan.

Esprinta Filippo Gannak (INEOS) abiatu zuen, baina luzeegia egin zitzaion helmugarainoko bidea. Ivan Garcia Cortinak (Movistar) ezin izan zion aurre hartu, baina italiarra baino azkarrago aritu zen Dainese. Gaur izango dute mendiko azken etapa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean
Chima Moneke Baskoniako jokalaria eta Xavi Rabaseda Bilbo Basketekoa, lehian, Euskal Kopan. Bertan behera geratu zen partida, hezetasunagatik. ©SASKI BASKONIA

Zalantzak eta ziurtasunak

Mikel Reina

Baskoniak eta Bilbo Basketek bihar ekingo diote ACB ligari. Gasteiztarrek Lugon jokatuko dute, Breoganen aurka. Bilbotarrek, berriz, Andorra jasoko dute Miribillan.
Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Beñat Mujika Telleria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.