Irudia. Iruñea
LHko irakasle teknikoak, arriskuan

Lanbide Heziketako irakasle izateko, ez da nahikoa izango Lanbide Heziketako titulazioa edukitzea, LOMLOEk ekarritako aldaketa baten ondorioz: unibertsitate ikasketak eskatuko dizkiete irakasle horiei, hau da, gradu titulazioa gutxienez. LHko hainbat irakasle teknikok elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean, salatzeko figura hori desagertzera doala, eta ez dakitela zer lan egoeratan utziko dituen horrek, batik bat behin-behinean dauden ehunka irakasle. Azaldu zutenez, haiek egun egiten duten lana ordezkatzeko, beste figura bat sortuko dute, irakasle espezialistarena: «Beharren araberako kontratazioak izango dira, egonkortasunik gabeak. Horrela ezin da irakaskuntzan aritu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu