Europa iparraldea, Errusiarekin kezkatuta

2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Norvegiako, Danimarkako, Finlandiako eta Suediako defentsa ministroek eta Islandiako Atzerri arduradunak artikulu bat argitaratu dute Aftenposten egunkari norvegiarrean. Kezka agertu dute bertan, Europa iparraldeko segurtasun egoerak «okerrera» egin duelako azken urtebetean. Errusiako Gobernuak handitu egin ditu defentsako inbertsioak, eta jarduera militarra areagotu du Itsaso Baltikoan. Mugimendu horiek «erronkatzat» jota, defentsarako lankidetza handitu behar dutela ebatzi dute herrialde nordikoek, «sor daitezkeen krisi edo gertakarietarako prest egoteko». Europako Batasunak eta NATOk daukaten defentsarako hitzarmenaren osagarri litzateke aliantza berria, nahiz eta Islandia eta Norvegia ez diren EBko kide, ez eta Suedia eta Finlandia NATOkoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.