Denak Jumboren aurka gaurtik aurrera Dauphinen
Tourrerako lehen ondorioak ateratzeko aukera izango da gaurtik datorren igandera bitarte, Dauphinen. Jumbo Visma taldeak bereganatuko ditu begirada gehienak, Primoz Roglic eta Jonas Vingegaard izango dituelako taldeburu. Haiei kontra egin nahirik ariko dira Damiano Caruso eta Jack Haig (Bahrain), Enric Mas (Movistar), Juan Ayuso (UAE) eta Tao Geoghegan (Ineos), besteak beste. Asteazkenean, 32 kilometroko erlojupeko bat jokatuko dute, eta hurrengo asteburuan erabakiko da lasterketa, Alpeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu