Arbeizako kalabaza, Martinelli pasta eta Axuribeltz Idiazabal gazta

Geltoki jatetxea, Iruñea. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
NOLA EGIN

Errezeta hau egiteko erabiliko ditugun produktu guziak bertakoak eta ekologikoak dira.

1. Kalabaza salteatua. Moztu hiru zentimetroko kalabaza xerra bat, eta atera zilindro batzuk pasta mozteko tresna batekin. Egosi uretan bost minutu inguruz, kalabaza bigundu arte. Ondoren, zartagin batean gurinarekin gorritu eta gatzatu.

2. Kalabaza saltsa. Moztu kalabaza heren bat pusketa handietan, eta labean erre, bigundu arte: 20 minutu inguru eta 170 gradutan. Birrindu 50 gramo gurin eta gazta kremarekin. Bota gatza eta piper beltza.

3. Pasta. Moztu fin-fin porrua eta geratzen den kalabaza, eta frijitua egin oliba olio pixka batekin. Gehitu txorrotada bat ardo txuri eta esne gaina. Egosi bi minutuz eta bota gatza, piper beltza eta txikitutako 50 g Idiazabal gazta. Egosi pasta uretan eta elkartu dena.

4. Platerean jarri. Jarri pasta plateraren erdian, eta apaindu kalabaza salteatuarekin, kalabaza saltsarekin, geratzen den Idiazabal gaztarekin, kalabaza haziekin eta txikoriarekin.

OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Kalabaza kilo 1.
2 porru.
200 g. Idiazabal gazta.
100 g. gazta krema.
100 g. gurin.
100 g. esne gain.
50 g. kalabaza hazi.
Txorrotada bat ardo txuri.
Errukula edo txikoria hosto batzuk.
Piper beltza.
Gatza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.