Albistea entzun

Maurizia noiznahi indarrez hustua izateko arriskuan dela salatu dute

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko maiatzak 26 - Baiona

Baionako Lesseps kaian eraikin bat okupatzen duen Maurizia proiektua kanporatze arriskuan dago. Uxerra bertaratu zen atzo arratsaldean Baionako auzitegiak izenpetutako kanporatze agindu batekin, eta okupatzaileei beren baitarik eraikinetik ateratzeko eskatu die. Maurizia proiektuko kideek aginduari uko egin diotela jaso du akta batean, eta prefetari helaraziko dio. Horrek, noiznahi Maurizia indarrez kanporatzea erabaki dezake.

Maurizia proiektua bultzatu dutenek joan den astean jakinarazi zuten Santa Ursula karrikako 16. zenbakian eraikin bat okupatu zutela. Ekintzaileen hitzetan, 2015etik hutsa da egoitza. EPFL Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoak erosiak ditu lurrak, Euskal Hirigune Elkargoarentzat. Okupatzaileek adierazi dute alokairu kontratu bat egiteko asmoa dutela jabearekin, eremu horretarako instituzioek aurreikusia duten proiektua gauzatu bitartean eraikina erabiltzeko baimena izan dezaten. Izaera soziala eta kulturala izanen dituen proiektu bat aurkeztu dute. Baina ez EPFLek, ez Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak ez dute haiekin elkartu nahi izan.

Maurizia proiektu kideek salatu dute kanporatze prozedura legez kanpokoa dela. Izan ere, ordenantza bidez hartu zuen erabakia Baionako Auzitegiak, eta ez dute defentsarako eskubiderik izan. «Hori justifikatzeko, uxerrak erran du okupatzaileen nortasuna ezezaguna zela. Alta, ez zigun geure burua identifikatzeko eskatu». Gainera, okupazioaren berri emateko prentsaurrekoa egin aitzin, Baionako komisarian jakinarazpena eman zuten gazteek, izen-abizenekin. «Iruditzen zaigu gure kanporaketa azkartzeko estrategia zikina dela hori. Prozedura akatsak larriak dira, eta gure abokatuak horretan ari dira lanean».

Atzo arratsean, Aturri bazterreko proiektuari buruzko inkesta publikoa antolatu zuten Baionako Lan Burtsan. Maurizia proiektua aurkeztera joan ziren gazteak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eider Berridi, Debora Machida,  Ioane Galarza eta Estefania Quilez, Amak Contra el Racismo taldeko kideak, joan den ostiralean, Donostian. ©Jon Urbe / FOKU

Arrazkeria oinarritik eteteko ahalegina

Miren Garate, Gipuzkoako Hitza

Panpina zuri baten eta beltz baten aurrean egindako esperimentu baten bidez, haurrek dituzten aurreiritziak mahai gainean jarri ditu Donostiako Amara Berri ikastetxeko guraso talde batek. Amak Contra el Racismo taldea sortu dute, arrazakeriaren gaia lantzeko.

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Espekulazioaren aurkako elkarretaratzea Senpereko herriko etxe aurrean ©Patxi Beltzaiz

Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan

Garazi Aduriz Zuñeda

Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko.

Ramon Gonzalo errektorea eta Maria Txibite lehendakaria, gaur, NUPen eginiko ekitaldian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian

Ion Orzaiz

Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...